Japoniar aranondo

Japoniar aranondoa edo txinatar aranondoa (Prunus persica) Rosaceae familiako fruta-arbola bat da. Fruitua japoniar arana (ume) da. Nahiz eta aran izendatu, lotura estuagoa du abrikotarekin. Ekialdeko Asiako sukaldaritzan (Txinan, Japonian, Korean eta Vietnamen) zuhaitzaren fruitua zukuetan erabiltzen da, alkoholaren gozagarri gisa, ozpinetan (umeboshi) eta saltsetan. Medikuntza tradizionalean ere erabiltzen da. Gainera, Ume loraldia aspalditik gai gogokoa izan da pintura eta olerkigintza tradizionalean sinoesfera osoan (Txinan, Korean, Japonian eta Vietnamen).

Japoniar aranondo
Iraute egoera

Arrisku txikia  (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaRosales
FamiliaRosaceae
LeinuaAmygdaleae
GeneroaPrunus
Espeziea Prunus mume
The ID "Q77140, Q77121" is unknown to the system. Please use a valid entity ID.
Datu orokorrak
Gizakiak ateratzen dizkion produktuakTxinatar aran

Jatorria

Prunus mume Txinako hegoaldeko Yangtze ibaiaren inguruan sortu zen. Geroago, Japonian, Korean eta Vietnamen sartu zen. Hainabat ingurutan aurki daiteke: baso sakabanatuetan, ibarbasoetan, mendi-magal oihantsuetan eta mendietan, 1.700 eta 3.100 m bitarteko altitudean, eta laborantza-eremuetan.

Ezaugarriak

Prunus mume hosto erorkorreko zuhaitza da, negu erdialdean loratzen hasten dena, normalean urtarril inguruan otsaila amaitu arte Asia Ekialdean. 4-10 m garai haz daiteke[1]. Loreek 2-2,5 cm diametroa dute eta oso usain lurrintsu dute[1]. Kolore askotako koloreak dituzte: zuri, arrosa eta gorri ñabardurekin. Hostoak, petaloak erori eta gutxira agertzen dira, punta zorroztun forma obalatua dute, eta 4-8 cm luze eta 2,5-5 cm zabal dira[1].

Fruitua uda hasieran heltzen da, ekain edo uztail inguruan, Asia Ekialdeko urtaro euritsuan izaten da (meiyu izenekoa, 梅雨, "aran-euria"). Drupak 2-3 cm-ko diametroa du, zurtoinetik puntaraino doan ildoarekin. Azala horitu egiten da, batzuetan ikutu gorriekin heldu ahala, eta mamia horitu. Fruituengatik eta loreengatik landatzen da.

Erreferentziak

  1. (Ingelesez) Armeniaca mume in Flora of China. Missouri Botanical Garden (St. Louis, MO) & Harvard University Herbaria (Cambridge, MA) (Noiz kontsultatua: 21-08-2011).

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.