Proxy
Proxy bat Software edo gailu bat da, ekintza bat beste baten bitartez egiten duena, hau da, bitartekari lana. Proxyen erabilera nagusia proxy zerbitzaria izatea da. Honek, bezero batek ordenagailua erabiltzean inguruko zerbitzarien eta internet sarearen konexioak atzematen ditu.
- Hauen artean ezagunena Webeko proxy zerbitzaria da, Proxy izenaz ezagutzen dena. Bezeroak sarean zehar ari direla atzematen du hainbat arrazoiren ondorioz: segurtasuna, errendimendua, anonimotasuna, etab.
- Beste proxy batzuk ere badaude beste erabilera batzuetara mugatuak daudenak. Esaterako, FTP PROXY.
- ARP proxy-ak internet sareko gidari gisa jokatzen du, ordenagailuen bitartekari bezala jokatzen baitu.
Informatikatik at, proxy bat beste pertsona bat ordezkatzeko baimena duen pertsona bat da. Adib: bozkatzeko eskubidea eman dioten pertsona.
Proxy gerra bat hirugarren pertsonen bidez baliatzen diren bi potentzien arteko aurkaketa zuzena da.
Ikusten den bezala, PROXYk esanahi oso zabala du. Dena den, bere adierazgarritasun nagusiena bitartekari lana egiten duela da.
Abantailak
Informatika arloko Proxy-k ondorengoak ahalbidetzen ditu:
- Kontrola: Bitartekariak bakarrik egiten du benetako lana. Beraz, erabiltzailearen eskubideak mugatu daitezke eta proxyri bakarrik ematen zaio baimena horretarako.
- Aurrezkia: erabiltzaile (proxy) batek bakarrik izan behar du gaitasuna benetako lana egiteko.
- Abiadura: Bezero batek baino gehiagok baliabide berdina eskatu behar badute, proxyk cache egin dezake, hau da, eskaera baten erantzuna gorde dezake beste erabiltzaile batek eskatutakoan zuzenean emateko.
- Iragazpena: Proxyk eskaera batzuei ez erantzutea erabaki dezake, hauek debekatuta daudela nabaritzen badu.
- Eraldaketa: Proxy bitartekari bat denez, informazioa faltsifikatu edo eraldatu dezake.
- Anonimotasuna: Erabiltzaile guztiak bat bakarra bezala ezagutarazten badira, zaila da erabilitako baliabideak beraiek ezberdintzea. Baina txarra izan daiteke, adibidez, identifikazioa beharrezkoa denean.
Desabantailak
Orokorrean (ez informatikan bakarrik), bitartekari baten erabilerak ondorengoa eragin dezake:
- Gehiegikeria: Erabiltzaile ugariren petizioak jasotzeko prest egonik, posible da egin behar ez duen lanen bat egitea. Beraz, sarrera nork duen eta nork ez duen kontrolatu beharko du, guzti hau kontrolpean izatea zaila izan arren.
- Karga: Proxy batek erabiltzaile askoren lanak egin behar izaten ditu.
- Sartzea: jatorriaren eta destinoaren arteko beste pauso bat da, eta baliteke erabiltzaileren batek proxytik pasatu ez nahi izatea. Eta oraindik gutxiago, cache egiten badu eta datuen kopiak gordetzen baditu.
- Koherentzia falta: Proxyk cache egiten badu, baliteke nahastea eta erantzun zaharra ematea erabiltzaileari, erantzun berriago bat ematea posible denean.
- Erregulartasun eza: Proxyk erabiltzaile bat baino gehiagori ordezkatzeak arazoak sortzen ditu eszenario askotan.
Funtzionamendua
Jarraian webguneko proxy zerbitzariari buruz hitz egingo dugu, hau ezagunena izanik.
Proxyk beste ekipo batzuei sarean konektatzea ahalbidetzen die zeharkako metodoan proxyri berari esker. Sareko ekipo bat informazio edo baliabide bila badabil, errealitatean proxy da komunikazioa ahalbidetzen duena guk nahi genuen informazio hori lortzeko, eta segidan, erantzuna hasierako ekipora bidaltzen du. Hau egiten da komunikazio zuzena ezinezko denean edo bestela, proxy-k beste funtzio gehigarri bat eransten diolako, adibidez, lortutako erantzunak (web orrialde bat, etab) une berean gertatzen diren kontsulta jarraituak azkartzea ahalbidetzen duen cache batean mantentzea. Horrela, proxyren hainbat teknika bereiz ditzakegu:
WEBGUNEko PROXYa / CACHEko PROXYa
Aplikazio espezifiko baterako proxy batez ari gara: webgunera sarrera ahalbidetzen du. Honek proxyren erabilera nagusiaz gain, cachea eskaintzen du web orrialdeentzat eta deskargatutako atalentzat, sareko ekipo guztiekin konpartitzen dena. Era honetan, une berean gertatzen diren kontsultetarako sarrera hobetzen du.
Erabilera
1.- Bezeroak Interneten errekurtso baten ( web orri bat edo beste edozein artxibo) eskaera bat egiten du ( web baten bidez) eta URL baten laguntzarekin.
2.- Proxy cachek eskaera jasotzen duenean, cache lokalean bilatzen du URLren emaitza. Aurkitzen badu, berehalakoan itzultzen du dokumentua baina horrela ez bada, urrutiko zerbitzaritik atxikitzen du, eskatu zuenari itzultzen dio eta kopia bat gordetzen du bere cachean etorkizuneko eskaerei erantzuteko.
cachek algoritmo bat erabiltzen du normalean dokumentu bat zaharkitua geratu dela eta cachetik eliminatua izan behar duela adierazteko. Aurretik aipatutako algoritmo horietako bi LRU (ingelesez “ Least Recently Used” hau da,azkenaldian gutxien erabiltzen dena) eta LFU (ingelesez “ Least Frequently Used” hots, normalean gutxien erabiltzen dena).
Adibidea
ISP bateko bezero batek eskaera bat bidaltzen du Google-ra( www. Google.com) hasieran, eskaera aurretik aipatutako ISPa duen Proxy zerbitzari batera iristen da, hau da, ez doa Googleko IP direkziora zuzenean. Web orri konkretu honek eskari handia dauka erabiltzaile portzentai handi baten eskutik . Beraz, ISPak bere Proxyan bereganatzen du denboraldi labur batean eta erantzun bat asmatzen du askoz ere denbora gutxiagoan. Erabiltzailea Google aurkitzailea erabiltzen hasten den momentuan Proxy zerbitzaria erabiltzaileari uzten dio eta ISPak bere eskaera bidaltzen dio eta bezeroak, orain bai, bere erantzuna jasotzen du Googletik.
Abantailak
- Trafikoaren aurrezkia: Web orrien eskaerak Proxy zerbitzarira egiten dira eta ez Internetera zuzenean . Hori dela eta, Internet sareko trafikoa arintzen du eta erabili beharreko zerbitzariak deskargatzen ditu, eskaera gutxien iristen zaienei. - Erantzuna jasotzeko denboraren abiadura gutxitzea: Proxy zerbitzariak cache bat sortzen du zeinak informazioaren transferentzi berdin-berdinak ekiditen dituen zerbitzarien artean denboraldi batean. Ondorioz, erabiltzaileak erantzun azkarrago bat jasotzeko aukera izaten du. - Erabiltzaileei eskaera: Erabiltzaile asko estaltzen ditu, honen bidez, Web aren - : Proxy zerbitzariak web orriak iragazi ditzake - berregitura: Iragazkortasun funtzio berdinetan oinarrituz, eta Privoxy izena hartuz, Interneten zaintzeko helburua du,
Desabantailak
Erakutsitako web orriak, balitezke ez egotea gaurkotuta hauek proxy cache kargatu zen azken aldian aldaketak jasan baldin bazituen behintzat.
Web orrietako diseinatzaile batek internet erabiltzaileak bere orrietako cache bat egitea ekidin dezake.
- Proxy baten bidez Interneten ibili ahal izatea, zuzeneko konexio baten eskutik etorri ordez, operazio aurreratu batzuk egitea oztopatzen du.
- Internet erabiltzaileak eskatzen dituzten orri eta objektuak gordetzea pertsona batzuentzat intimitatea bortxatzea adierazten du.
Proxy gardenak
Organizazio askok ( ikastola, enpresa eta familiak barne) proxyak erabiltzen dituzte batez ere seguritatea bermatzeko eta cachearen zerbitzuak. Normalean, Proxy web edo NAT a ez da gardena bezeroaren aplikaziorako: moldatua izan behar du proxy a erabiltzeko. Beraz, erabiltzaileak proxya aska dezake konfigurazioa soilik aldatuz. Honen abantaila bat enpresen sareetarako erabil daitekeela da.
Proxy garden batek proxy zerbitzari bat NAT arekin parekatzen du. Aipatutako proxy hau da internet zerbitzuko hornitzaileek erabiltzen dutena. Espainian ADSL ari dagokion konpainia zabalduena ISP Telefonicak, bezeroekin proxy gardena erabiltzeari utzi zion 2006ko otsailetik aurrera. Reverse Proxy
Reserve Proxy-a proxy zerbitzari bat da eta hau web zerbitzari desberdinen helbideetan instalatua egoten da. Interneten sartzen den trafiko guztia eta zerbitzari web hauetarantz doana lehenengo proxy zerbitzaritik pasatzen da. Hainbat arrazoi desberdin daude « reserve proxy » instalatzeko :
- Proxy zerbitzariak web zerbitzariak babesten ditu.
- Web gune seguru bat eratzean “SSL zifratzea” (Security Sockets Layer) web zerbitzariak bete beharko lukeen lana “reserve proxy” zerbitzariak betetzen du.
- Bere karga hainbat web zerbitzarietan banatzen du.
- Web zerbitzariak deskargatu ditzake grafikoak, argazkiak, esaterako, bilduz.
Proxy NAT (Network Address Translation)
Sarean bitartekari lana egiteko beste metodo bat NAT erabiltzea da.
NATen itzulpena (Network Address Translation) da baina IPen maskara bezala ere ezagutzen da. Teknika bat da eta honen bitartez “sorburu” helbideak berridatziak daude. Hortik dator maskara izendatze hori.
Erabiltzaile desberdinak Interneterako konexio bakarra erabiltzen dutenean, hau da, IPa helbide publiko bakarra edukita, proxya da helbide pribatuak publikora pasatzeaz arduratzen dena. Helbide pribatu hauek eremu pribatuetan hautatuak izaten dira Interneten erabiliak izateko. Adibidez, 192.168.x.x, 10.x.x.x, 172.16.x.x eta 172.31.x.x
Egoera hau oso normala da enpresa edo etxe bizitzetan non ordenagailu asko aurkitzen diren sarean eta Interneteko sarrera bakarra dagoen denentzat. NAT en bidezko sarrerak segurtasuna ematen du errealitatean ez baitago konexio zuzenik kanpoaldearekin eta pribatuarekin eta horrela erabiltzen ari garen aparatuak ez daude kanpoaldearekin zuzenean lotuak.
NATen bitartez sarrera mugatu bat baimendu daiteke eta proxyari egindako eskakizunak makina zehatz batera biladaltzen ditu bertan hauek hauek proxyaren bitartez erabakiak izaten dira.
Proxy irekia
Proxy mota honek edozein ordenagailuetatik eginiko eskaerak onartzen ditu nahiz bere sarera konektatuta egon edo ez.
Forma honetako proxyak ordenagailu horretara konektatu daitekeen edozein eskaera burutuko du, proxyarentzako eskaera bat balitz bezala. Era berean forma honek spam postak erabilera masiboan bidaltzea ahalbidetzen du. Normalean, proxya DNS moduko zerbitzuak birbidaltzeko edo metatzeko erabiltzen dira eta honek sarearen abiadura bizkortzen du erabiltzaileentzat. Erabilera hau oso onuragarria da baina internet guztiarentzat forma “irekia” ezartzerakoan erabilera okerreko baliabidean bilakatzen da. Ondorioz, zerbitzari askok, IRC-k esaterako, sarrera debekatzen dute proxy eta zerbitzari hauetara lista beltzak erabiliz (“ BlackList”).