Proventza Garaiko Alpeak

Proventza Garaiko Alpeak[1] (ofizialki frantsesez: Alpes-de-Haute-Provence, alp də ot pʁɔvɑ̃s ahoskatua; okzitanieraz: Aups de Provença Nauta) Proventza-Alpeak-Kosta Urdina eskualdeko departamendua da (04) bai eta Okzitaniako lurraldea ere. Prefektura Digne-les-Bains hirian dago.

Proventza Garaiko Alpeak (04)
Frantziako departamendua
Proventza Garaiko Alpeak (04)
Administrazioa
Estatua Frantzia
EskualdeaProventza-Alpeak-Kosta Urdina
PrefeturaDigne-les-Bains
PrefetaRené Massette
PS
AzpiprefeturakBarcelonnette
Castellane
Forcalquier
Barrutiak4
Kantonamenduak15
Udalerriak200
Kokapena
Koordenatuak44°05′43″N 6°14′24″E
Azalera6.925 km²
Demografia
Biztanleria166077
Dentsitatea23.982,238267148 bizt/km²
Kontseilu Orokorraren webgunea

Historia

Alpe Behereak (frantsesez: Basses-Alpes), 1789ko abenduaren 22ko Legearen arabera, 1790eko martxoaren 4an Frantziako Iraultzan sortutako 83 departamenduetako bat izan zen. 1793ko abuztuaren 12an, Vaucluse departamendua sortu zuten, Bouches-du-Rhône, Drôme eta Alpe Behereak departamenduetatik abiatuz. Alpe Behereek Sault kantonamendua galdu zuen Vauclusen alde. Hamazazpi urte geroago, 1810ean, Barcillonnette kantonamendua Alpe Garaietara eraman zuten.

Italia faxistak 1942ko azarotik 1943ko irailera departamendua okupatu zuen.[2]

1970eko apirilaren 13an, Alpe Behereak departamendua Proventza Garaiko Alpeak izendatu zuten.

Mugakideak

Departamentu horrek 6.925 km²-ko eremua du, eta hedadurari dagokionez, Montenegroren erdiaren antzekoa da. Iparraldean Alpe Garaiak ditu mugakide, ekialdean Piemonte italiar eskualdea eta Itsas Alpeak, hegoaldean Var, mendebaldean Vaucluse eta ipar-mendebaldean Drôme. Punturik altuena Pic de Chambeyron da, 3.412 imgm, eta txikiena Durance ibaiaren bokalea, 250 imgm. Bere errepiderik altuena Cîme de la Bonnette (2.826 m) da, aldi berean Frantziako altuena, Itsas Alpeekin mugan. Beste tontor batzuk Brec de Chambeyron (3.389 m), Bric de Rubren (3.340 m), Péouvou (3.233 m), Brec de l'Homme (3.209 m) eta Pointe haute de Mary (3.206 m) dira.

Departamenduko ibai nagusiak Durance, Verdon, Bléone, Ubaye, Var, Buëch, Jabron eta Largue dira.

Klima

    Datu klimatikoak (Saint Auban)    
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 9.0 10.8 14.6 17.2 21.7 26.1 29.9 29.3 24.4 19.0 13.0 9.2 18.7
Batez besteko tenperatura (ºC) 4.3 5.4 8.7 11.3 15.5 20.0 22.7 22.3 18.2 13.6 8.3 4.9 12.9
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) -0.4 0.0 2.8 5.4 9.2 12.8 15.5 15.3 11.9 8.2 3.6 0.6 7.1
Pilatutako prezipitazioa (mm) 45.0 37.1 41.7 67.1 63.6 53.0 34.3 55.8 79.1 84.2 73.0 61.0 694.9
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) 5.2 4.6 5.2 8.0 7.5 5.9 4.1 4.6 5.8 7.6 6.4 6.4 71.3
Eguzki orduak 170 187 232 225 260 302 343 310 247 191 159 148 2774
Iturria: Saint Auban – 461m, 1981- 2010 (Frantsesez)

Demografia

Bilakaera demografikoa (erroldatutako biztanleria)
1801183118411851185618611866
133.966155.896156.055152.070149.670146.368143.000
1872187618811886189118961901
139.332136.166131.918129.494124.285118.142115.021
1906191119211926193119361946
113.126107.23291.88288.34787.89385.09083.354
19541962196819751982199019992010
84.33591.843104.813112.178119.068130.883139.615160.149

Departameduko udalerri nagusiak honakoak dira:[3]

UdalerriaBizt. (2019)
Manosque22.528
Digne-les-Bains16.482
Sisteron7.595
Oraison5.867
Forcalquier5.121
Château-Arnoux-Saint-Auban5.089
Villeneuve4.323
Pierrevert3.905
Les Mées3.751
Sainte-Tulle3,442

Ondasun nabarmenak

Galeria

Erreferentziak

  1. 139. araua. Euskaltzaindia (Noiz kontsultatua: 2010-9-21).
  2. Simonnet, Stéphane. (1994). Atlas of the Libération of France. Paris: Autrement, 60 or. ISBN 2-7467-0495-1..
  3. Populations légales 2019: 04 Alpes-de-Haute-Provence, INSEE

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.