Proteo (satelitea)
Proteo Neptuno planetaren seigarren satelite naturala da.
Proteo (satelitea) | |
---|---|
Behaketa | |
Itxurazko magnitudea (V) | 19,7 |
Gorputz-gurasoa | Neptuno |
Aurkitzailea | Stephen P. Synnott (en) eta Voyager 2 |
Aurkikuntza-data | 1989ko ekainaren 16a |
Honen izena darama | Proteo |
Orbitaren ezaugarriak | |
Ardatzerdi handia | 117.647 km |
Eszentrikotasuna | 0,00053 |
Orbita-periodoa | 1,122314 egun |
Makurdura orbitala | 0,00053 ° |
Ezaugarri fisikoak | |
Erradioa | 210 km |
Bolumena | 34.000.000 km³ |
Masa | 50 Zg |
Tenperatura | 51 K |
Albedoa | 0,096 |
Behin-behineko izendapenak | S/1989 N 1 |
Ezaugarri fisikoak
Proteo Neptunoren bigarren sateliterik handiena da, Triton satelitearen ondoren. Eguzki-sistemako gorputzik ilunenetariko bat da, jasotzen duen argiaren % 6 besterik ez baitu islatzen.
Proteok forma irregularra du (436 × 416 × 402 km), inpakto-kraterrez josia dago, eta ez du, itxuraz, inolako jarduera geologikorik. Zientzialariek uste dute Proteo dela, dentsitate horretako objektuei dagokienez, bere grabitatearen indarrez esferiko bihurtu gabe izan daitekeen handiena. Izan ere, bera da eguzki-sistemako gorputz irregularrik handiena, Saturnoren Febe baino handiagoa.
Aurkikuntza
Lurretik ezin da detektatu teleskopio bidez, zeren, planetatik hain gertu egonik, sateliteak islatzen duen argia galdu egiten baita planetak islatzen duenarekin nahastuta. Voyager 2 zundak Neptunoren inguruan pasatzean egindako argazkiak aztertzean aurkitu zuten Stephen Synnott-ek eta Bradford A. Smith-ek 1989an.
Izendapena
1989ko uztailaren 17an aurkikuntzaren berri eman zutenean, S/1989 N 1 izendapena eman zioten behin-behinean. 1991ko irailaren 16an eman zitzaion behin betiko izena. Proteo satelite-izena mitologia grekoko Proteo pertsonaian du jatorria; itsasoko jainko bat zen, Poseidonen semea.