Prosper-Olivier Lissagaray
Hippolyte Prosper Olivier Lissagaray (Tolosa, Frantzia, 1838ko azaroaren 24a - Paris, Frantzia, 1901eko urtarrilaren 25a), Prosper-Olivier Lissagaray edo soilik Lissagaray izenez ezaguna, frantziar kazetari errepublikazale eta sozialista izan zen.
Prosper-Olivier Lissagaray | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Hippolyte Prosper Olivier Lissagaray |
Jaiotza | Tolosa Okzitania, 1838ko azaroaren 24a |
Herrialdea | Frantzia |
Lehen hizkuntza | frantsesa |
Heriotza | Paris, 1901eko urtarrilaren 25a (62 urte) |
Hobiratze lekua | Crématorium-columbarium du Père-Lachaise (en) |
Familia | |
Bikotekidea(k) | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | kazetaria, historialaria eta hizlaria |
Enplegatzailea(k) | Le Rappel |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Kidetza | Société des droits de l'homme et du citoyen (en) |
Mugimendua | Parisko Komuna |
Izengoitia(k) | Jacques Bonhommes |
1871ko Parisko Komuna altxamenduan parte hartu zuen, baina gobernu iraultzailea erori eta berehala Londresera ihes egin zuen. Londresko erbestealdian Karl Marxen alaba Eleanorrekin maitasun-harremana izan zuen. Eleanorrek berak itzuli zuen ingelesera Lissagarayren Histoire de la Commune de 1871 liburua.
1880ko uztailaren 11an Frantziako Parlamentuak komuneroei amnistia ematea onetsi ondoren, Lissagaray erbestetik itzuli zen Parisa. Bertan hil zen 1901eko urtarrilaren 25ean.
Liburuak
- Alfred de Musset devant la jeunesse, 1864
- Jacques Bonhomme - Entretiens de politique primaire, 1870
- Catéchisme républicain, 1870
- Huit journées de mai derrière les barricades, 1871
- Vision de Versailles, 1873
- Rouge et noir, 1874
- L'histoire de la commune de 1871, 1876
- Plus d’Angleterre, 1887
- Le bilan de Boulanger, 1888
Artikulu hau Frantziako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.