Prokusto
Prokusto (antzinako grezieraz: Προκρούστης, Prokroústês, literalki luzatzailea), batzuetan Damastes (kontrolatzailea), Polipemon (min handiak) edo Prokoptas greziar mitologian Atikako bandido eta ostalari bat zen (bertsio batzuetan Eleusisen kanpoaldean bizi zen). Poseidonen semea zen, bertsio batzuetan erraldoi bat. Bere emaztea Silea zen eta bere semea Sinis.
Prokusto | |
---|---|
Greziar mitologia | |
Ezaugarriak | |
Sexua | gizonezkoa |
Familia | |
Aita | Poseidon |
Ezkontidea(k) | Sylea (en) |
Seme-alabak | Sinis (en) |
Prokustok bere etxea mendietan zuen eta bidaiari bakartiari ostatua eskaintzen zion. Bertan zegoela, bere burdinezko ohean etzatera gonbidatzen zuen. Bidaiari lo zegoela ohearen lau ertzetara lotzen zuen. Biktima altua bazen eta ohea baino luzeagoa bazen, kanpoan geratzen ziren gorputzaren atalak mozten zituen: oinak, eskuak eta burua. Baina motzegia baldin bazen, mailu batekin apurtzen zituen artikulazioak gorputza luzatzea lortzen zuen arte. Beste bertsio batzuetan inor ezin zen bere ohean ondo sartu, bi zituelako: bata oso luzea eta bestea oso motza.
Prokustok terrorea eragiten zuen bidaiarien artean ahalik eta Teseok Prokustoren jokoari buelta eman zion arte: bere ohean sartzeko gai ote zen galdetuta, ostalaria etzan eta Teseok ohera lotu zuen. Ondoren aizkora batekin hankak eta burua moztu zion. Teseok Atenasera egin zuen bidaiaren azken abentura izan zen.
Mitoaren erabilera
Prokustoren ohea izenarekin, oro har, ergonomiaren aurkakoa adierazi nahi da, non gizakiak diren tresnetara egokitu behar direnak, eta ez alderantziz.
Molde berean egindako gauzak edo sistemak izendatzeko ere erabiltzen da, "guztientzat berdina" den sistema batek sortzen dituen arazoekin.