Proisa graffiti (Pasai San Pedro)
Proisa graffiti Pasai San Pedroko gune bat da non aldiro-aldiro horma-irudiak edo graffiti artistikoak margotzen diren. Proisa gunea herriko frontoiko frontisaren atzealdean dago. Arte efimero honen hainbat irudi sarean ikus daitezke eta elkarrizketak egiteko kokagune moduan ere erabili izan da geroago, Berri Txarrak taldearekin esaterako.[1][2][3][4][5]

Proisa graffiti (Pasai San Pedro) | |
---|---|
![]() | |
Jatorria | |
Sorrera-urtea | 2017 |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | arte publikoa |
Kokapena | |
Herrialdea | ![]() |
Probintzia | ![]() |
Udalerria | Pasai San Pedro |
Koordenatuak | 43°19′31″N 1°55′37″W |
![]() | |
Gaiak
Euskal kultura, nazioartekoa, eta kaleko pertsonaiak izaten dira graffitien gaiak. Adibidez hauek:
Euskal Kultura
- Berri Txarrak musika taldea,
- Maialen Lujanbio bertsolaria,
- Joxan Artze poeta,
- Mikel Laboa abeslaria
Rap
- Eminem: Marshall Bruce Mathers III (Detroit, 1972) estatubatuar hip-hop abeslari eta aktorea da. Dr. Drek bere ibilbidearen hasieran lagundu ondoren, Detroiten hazitako abeslaria 2000ko hamarkadaren abeslaririk ospetsuenetariko bat bilakatu zen.
- Wiz Khalifa,
- Snoop Dog: Calvin Cordozar Broadus, Jr. (Long Beach, 1971), lehen Snoop Doggy Dogg ere deitua, estatubatuar hip-hop abeslari eta aktorea da. Crips taldeko kidea gaztetan, Dr. Dre ekoizlearekin hasi zen.
- Lee Jeffries
Soziologia
Etxegabeak...
Galeria
- Wiz Khalifa eta Maialen Lujanbio (Proisa graffiti)
- ohore Joxan Artze eta Mikel Laboari (Proisa graffiti)
- Proisa graffiti
Erreferentziak
- Mitxelena, Olatz. (). «Nexgraff: «Oraingoz gozatu nahi dut, marraztu eta marraztu»» Oarsoaldeko Hitza (Noiz kontsultatua: 2019-02-03).
- Mitxelena, Olatz. (2018). «[Bideoa Berri Txarrak Proisan»] Oarsoaldeko Hitza (Noiz kontsultatua: 2019-02-03).
- «MusikaZuzenean TB #39: Berri Txarrak» Hamaika Telebista (Noiz kontsultatua: 2019-02-03).
- «Berri Txarrak, azken urteetako bideaz (elkarrizketa Musika Zuzenean)» www.naiz.eus (Noiz kontsultatua: 2021-01-17).
- Imaz, Andoni. ««Grafitiak ikusgarri egin dezake edozer»» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-08-21).
- «Berri Txarrak izango da aste honetako MusikaZuzenean Web telebista saioko protagonista. Pasai San Pedron egin dugu hitzordua hirukoarekin, Nexgraff graffitigile gaztearen muralaren aurrean! | Berri Txarrak izango da aste honetako MusikaZuzenean Web telebista saioko protagonista. Pasai San Pedron egin dugu hitzordua hirukoarekin, Nexgraff... | By Hamaika Telebista | Facebook» www.facebook.com (Noiz kontsultatua: 2023-09-03).
Ikus, gainera
Kanpo estekak
- NEXTGRAFF. Basque Urban Graffiti Artist
- «Grafitiak ikusgarri egin dezake edozer» Andoni Imaz, (Berria.eus, 2018-12-20. Aitor Otaño eta Nextor Otaño aita-semeei buruz.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.