Programazio deklaratibo

Programazio deklaratiboa, programazio inperatiboaren kontrakoa, programazio paradigma bat da, programen garapenean oinarrituta dagoena, baldintzak, proposizioak, baieztapenak, mugak, ekuazioak edo aldaketak deklaratuta, problema deskribatzen eta konponbidea zehazten dutenak. Konponbidea barne kontrolerako mekanismoen bidez lortzen da, nola aurkitzen den zehaztu barik (konputagailuari esaten zaio zer bilatu nahi den).

Inperatiboen eta deklaratiboen arteko desberdintasuna

Programazio inperatiboan pausuz pausu deskribatzen da exekutatu behar diren agindu multzo bat, programaren egoera aldatzeko eta emaitza bat bilatzeko, hau da, algoritmo bat, problema bati irtenbidea bilatzeko burutu behar diren pausoak deskribatzen dituena.

Programazio deklaratiboan aldiz, erabiltzen diren sententziak burutu nahi den problema deskribatzen dute, erabiltzaile mailan nola burutu nahi den programatzen da, baina ez jarraitu beharreko aginduak arazoa konpontzeko.

Motak

Hiru mota nagusi azpimarratu daitezke:

  • Lengoaia logikoak, Prolog adibidez.
  • Lengoaia algebraikoak, Maude edo SQL.
  • Lengoaia funtzionalak, Haskell edo Erlang.

Abantailak

Lengoaia deklaratiboak matematikoki arrazoituak izan daitezkeen abantaila dute, programen errendimendua optimizatzeko baliabide matematikoak erabiltzea ahalbidetzen dutenak.

Fidagarriak, dotoreak eta adierazkorrak dira.

Programazio deklaratibo lengoaia batzuk

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.