Programa (argipena)

Programa hitzak esanahi desberdinak ditu:

  • Informatikan, ordenagailu programa (ikus, baita, programazio lengoaia, softwarea) ordenagailu batek interpreta eta egikari ditzakeen agindu multzoa da.
  • Plangintzan eta administrazioan, programa, egitasmo edo egitamua egitekoen zerrenda ordenatua da (ikus proiektua).
  • Politikan, hauteskunde-programa, alderdi politiko batek hauteskundeen aurretik plazaratzen duen gobernu-egitasmoa.
  • Ikusentzunezko hedabideetan, programa, irratian irratsaio eta telebistan telebista-saio alegia.
  • hezkuntzan, programa edo programazio didaktikoa, irakasgai edo ikastaro batean irakatsi beharreko edukien zerrenda ordenatua, erabiliko den denboraren aurreikuspena, erabiliko diren ebaluazio irizpideen azalpenak eta irakas-plangintzako elementurik garrantzitsuenak batzen duen dokumentua.
Wikiztegian orri bat dago honi buruz: programa .


This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.