Produkzio-sistema

Produkzio-sistema [1] batek prozesu industrial bati bere deskribapena, exekuzioa eta planteamendua bizkortzeko egituraz hornitzen dio. Erakundeek eskaintzen dituzten ondasunen eta zerbitzuen produkzioaz arduratzen dira produkzio-sistemak. Operazioen administratzaileek erabakiak hartzen dituzte, eta erabaki hauek erlazionatuta daude erabiltzen diren operazio-funtzioekin eta transformazio-sistemekin. Erabakiak hartzeko orduan, produkzio-sistemek eguneroko eskuratze-aktibitateak edo beharrak eta baliabideen kontsumoa erlazionatzeko kapazitatea daukate. Zuzendariek enpresako erabakiak hartzeko momentuan produkzio-sistemak erabiltzen dituzte. Produkzio-sistemaren analisiak modu efizientean erlazionatzen ditu enpresek dituzten baldintzak eta erabilitako sistema produktiboa.

Produkzio sistemen klasifikazioa

Hainbat produkzio-sistema existitzen dira, baina bizitza errealean zaila da egoera puruan bat aurkitzea, normalean sistema hibridoak direlako. Prozesu produktiboak modu honetan sailkatzen dira produkzioaren arabera:

Etxe baten eraikuntza

Proiektuen bidezko produkzioa

Fabrikazio-periodo luzeko prozesu produktiboak produktu gutxi lortzen dituenean erabiltzen da proiektuen bidezko produkzioa. Prozesu mota hau fasetan banatzen da, eta ezin da fase berri batekin hasi, ez bada aurrekoa bukatu. Sistema mota hau elementu handien fabrikazioan erabiltzen da, adibidez, etxeen eraikuntzan.

Produkzio jarraitua

Geldialdi-denborak ezabatzen direnean produkzio jarraitua lortzen da. Modu honetan, denbora guztian operazio berdinak exekutatzen dira, makina berdinetan, produktua kate-produkzioaren bidez lortuz. Makina bakoitza diseinatuta dago beti operazio berdina eta bidalitako lana modu automatikoan egiteko. Langileek lan berdina egiten dute produktu berdinean. Produkzio-sistema hau kotxeen fabrikazioan erabiltzen da gehienetan.

Hyundai fabrikako mihiztatze-lerroa

Loteen bidezko produkzioa

Sorta ekoizpen aurki daiteke 3 mota:

Loteen bidezko produkzioa tailerretan: Kasu honetan, produkzio-sistemak produktua ekoizteko operazio espezializatuen kopuru txikia behar du. Langileak, edo langile-taldeak, operazio errepikakorrak egiten dute. Horrela, lotea unitate txikiko produktuena izaten da, eta normalean bezeroak diseinatutakoa da.

Batch produkzioa: Produktuen produkzioa loteetan egiten delako ezaugarritzen da. Produktu bakoitzaren lotea lan-operazio batetik bestera pasatzen da. Honaino tailerren loteekiko produkzioan bezala lan egiten da, baina kasu honetan, operazio espezializatuen kopurua handiagoa behar da. Beraz, zaila da langile bakar batek operazio guztiak menperatzea.

Produkzio lineala: Produkzio lineala operazioen sekuentzia lineagatik karakterizatzen da. Lote handien fabrikazioan oinarritzen da, antzekoak diren produktuak eginez, horretarako instalazio berdinak erabiliz.

Produkzio-sistemak zerbitzuak eskaintzen dituzten enpresetan

Kuasimanufaktura

Eskema honetan bezeroak ez du parte hartzen produkzio-lerroan. Produkzio-sistema honen adibiderik hoberena zabor-janariko dendak dira, jaki mota bakoitza prozesu estandar bat daukalako. Kasu hauetan, ondare fisikoek zerbitzu immaterialen gainetik daude. 

Bezeroa parte-hartzaile bezala

Eskema mota honetan, bezeroaren parte-hartze maila prozesuan altua da, adibidez: gasolindegiak, kutxazain automatikoak…. 

Bezeroa produktua bezala

Enpresa mota hauek zerbitzu pertsonalizatua eskaintzen dute, eta bezeroarekin harreman maila handia daukate. Honen adibiderik hoberena klinika medikoak dira.

Sistema motak ezaugarrien arabera

Izaerari dagokionez:

  • Fisikoak: Fisikoki existitzen diren sistemak dira.
  • Abstraktuak: Modu kontzeptualean edo norbaiten buruan existitzen diren sistemak dira.

Jatorriari dagokionez:

  • Naturalak: Naturak egindako sistemak dira.
  • Landutakoak: Gizakiek egindako sistemak dira.

Aurreikuspenari dagokionez:

  • Irekiak: Oso zaila da honen joera asmatzea. Beraz, aurreikuspenekin lan egitea ezinezkoa da, modu subjektiboan lan egiten da gehienetan.
  • Itxiak: Helburu zehatzak dituzte eta prozesu guztiaren faktore eta erlazioak argi daudenez, erraza da aurreikuspenen erabilera.

Helburua lortzeko moduari dagokionez:

  • Teknikoak: Helburu zehatz bat lortzeko teknologia erabiltzen denean.
  • Sozial edo zibilak: Sistema helburu bezala gizartearen onura duenean.

Produkzio-sistemen sailkapena prozesuaren arabera

1. Sistema jarraituak. Sistema jarraitua erabiltzen den fabriketan ekoiztutako produktuak antzerakoak dira, beraz, produktu guztiek antzerako ibilbideak jarraitzen dituzte. Horregatik fabrikaziorako erabilitako instalazioak berdinak izaten dira. Produkzio-fluxua berriz, produzitzen den kantitatearen homogeneotasunaren arabera berdindu egiten da. Produktu estandarizatu baten eskaera bolumena altua denean, produkziorako lineak erabiltzen dira, masan produzitzeko diseinatuta daudelako. Gehienetan eskala handiko produkzioan erabiltzen da sistema mota hau. Adibidez, elikagaien produkzioan berdin du barietate mota, produktu guztiak prozesu berdinetik pasatzen dira, lehengaiak biltegiratzetik hasiz eta paketatzearekin bukatuz.

2. Aldizkako sistemak. Aldizkako produkzioa erabiltzen den fabriketan malgutasuna beharrezkoa da produktu eta erreferentzia mota kopuru handiak fabrikatzeko. Garraio -instalazio malguak beharrezkoak dira produktu bukatuen eskaeren ibilbide alternatibo guztiei aurre egiteko. Fabrikazio denbora totala eskaria asetzeko erabiltzen den fabrikazio denbora baino altuagoa denean aldizkako produkzioa erabiltzen da. Aldizkako sistemetan enpresek barietate handiko produktuak fabrikatzen dituzte baina gehienetan fabrikazio loteak oso txikiak dira produkzio totalarekin konparatuta. Eskulan espezializatuaren kostea altua da, eta ondorioz, produkzio-kosteak sistema jarraituan baino altuagoak dira, langile espezializatuen parte-hartzea beharrezkoa delako. Adibidez, ospitaletan gaixotasun edo min desberdinekin joan daitezke pazienteak baina guztiak sendatu behar dira.

3. Sistema modularrak. Sistema mota honekin posible da produktuen barietate handia izatea, baina aldi berean, konponenteen barietate baxua izanda. Oinarrizko ideia, produktuen oinarrizko konponenteen (moduluak) mihiztatzea garatzean datza. Modu honetan, produktu desberdinen kopuru handia produzitzeko (adibidez, boligrafoak[2]).

4. Proiektuen bidezko sistema. Proiektuen bidezko produkzio-sistema faseen bidez egiten da, ez da produktuaren fluxurik existitzen fluxua unitarioa delako, baina operazioen sekuentziak zehatza izaten jarraitzen du. Eginbehar edo operazio guztiek helburua lortzeko sekuentzia jarraitua behar dute. Proiektuan garatutako planifikazio eta kontrol administratiboa zailtasun handikoa da. Horregatik, proiektuen bidezko sistemek koste altuak suposatzen dituzte.

Bibliografia

  • Niebel, B. Industrial Ingenieritza, "Métodos, estándares y diseño del trabajo". 12a. edizioa. McGraw Hill, 2004.
  • Monje, J.,Administración de operaciones. McGraw Hil, 2008.

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.