Proboszide

Proboszide bat (antzinako grezieraz: προβοσκίς, προ "aurrean" eta βοσκίς "elikatu" hitzetik) edo tronpa animalia baten buruan egon daitekeen apendize luze eta tubularra da. Bere erabilera jatea edo edatea izan ohi da. Hala izaten da tximeletatan, Trichopteran edo harretan.

Tximeleta baten proboszidea

Ugaztunen artean badaude ere proboszidea dutenak, hala nola elefante eta tapirrek. Kasu hauetan sudurraren luzakina da.

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.