Probo

Probo[1] (latinez: Marcus Aurelius Probus; Sirmium, c.232ko abuztuaren 19a - ib., 282ko iraila/urria) erromatar enperadorea izan zen 276tik hil zen arte.

Probo


Erromatar enperadorea

276ko iraila - 282ko iraila
Floriano - Karo
Antzinako Erromako senataria

Bizitza
JaiotzaSirmium, 232ko abuztuaren 9a
Herrialdea Antzinako Erroma
HeriotzaSirmium, 282 (49/50 urte)
Heriotza moduagiza hilketa
Familia
Seme-alabak
Anai-arrebak
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaAntzinako Erromako erlijioa

Gaztetan armadan sartu zen. Valeriano, Aureliano eta Tazito enperadoreen agindupean nabarmendu zen Probo soldadu ausart bezala. Ekialdeko gobernatzailea izendatu zuen Marko Klaudio Tazitok.

Horren heriotzaren ostean, legioek Probo aldarrikatu zuten enperadore. Florianok ere Tazito anaia-ordearen ondorengoa izateko aldarrikapena jaso zuen. Bi enperadoregaiek borrokatu baino lehen bere soldaduek Floriano hil zuten, borroka galduko zutelakoan. Erromako Senatuak Probo onetsi zuen orduan.

Probok agintaldia mugetako segurtasuna indartzen eman zuen. Batez ere Galiako mugaz arduratu zen, germaniarrek etengabe eraso zuten eta. Horretaz gain, hiru usurpatzaileren aurka egin behar izan zuen Probok.

Probo soldaduak beti lanpeturik edukitzearen aldekoa zen. Bake garaietan ere, lanetan ziharduten. Esate baterako, Galian, Panonian eta beste toki batzuetan ardantzak landatzen zituzten. Gaineratutako betebehar horiek ez zuten oso ospe onik. Padura batzuk lehortzen ari zirela, bere soldaduek eraso eta hil zuten Probo.

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Probo Aldatu lotura Wikidatan
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.