Probabilitateari buruzko glosarioa
Probabilitateari buruzko glosario honetan terminoek jakintza arloaren garapen-ordenari jarraitzen du.
- Zorizko saiakuntza: zoriagatik hainbat emaitza desberdin izan ditzakeen fenomenoa.
- Gertakizuna edo gertaera: zorizko saiakuntza baten ondoriozko emaitza bat.
- Lagin-espazioa: zorizko saiakuntza bateko gertakizun posible guztien multzoa.
- Probabilitatea: 0-1 bitatreko zenbaki bat, gertakizun baten ziurgabetasuna adierazten duena.
- Gertaera ziurra: 1 probabilitatea duen gertakizuna.
- Gertaera ezinezkoa: 0 probabilitatea duen gertakizuna.
- Aurkako gertakizunak edo gertakizun osagarriak: eta izenda daitezke eta bata gertatzen ez denean bestea gertatzen dela adierazten du (adibidez, gizon eta emakume). Hau betetzen da: .
- Bilketa: bi gertakizunetako bat edo biak gauzatzea adierazten duen eragiketa eta dagokion probabilitatea. adierazpenak A eta B gertakizunen bilketa adierazten du.
- Ebaketa: bi gertakizunak batera gertatzea adierazten duen eragiketa. adierazpenak A eta B gertakizunen ebaketa adierazten du.
- Bateragarritasuna eta bateraezintasuna: bi gertakizun edo gehiago bateragarriak dira batera gerta daitezkeenan; bestela bateraezinak dira. Gertakizun bateraezinen ebaketa hutsa da. Gertakizun bateraezinen bilketaren probabilitatea gertakizun horien probabilitateak gehituz kalkulatzen da:
- Kenketa: gertakizun bat bai baina bestea ez gertatzea adierazten duen eragiketa. adierazpenak A ken B eragiketa, A gertatzea baina B ez, adierazten du.
- Inklusio-esklusio erregela: bereziki gertakizun bateragarrien bilketaren probabilitatea kalkulatzeko erabiltzen den formula.
- Baldintzapeko probabilitatea edo probabilitate baldintzatua: gertakizun bat gauzatu dela jakinda, beste gertakizun baten probabilitatea. adierazpenak B baldintzapeko (B gertatu dela jakinda) Aren probabilitatea adierazten du.
- Biderketa-erregela: ebaketa baten probabilitatea kalkulatzeko erabiltzen den formula: .
- Independentzia: bi gertakizun elkarrekiko independenteak dira bata gauzatzean bestearen probabilitatea aldatzen ez denean, hau da, batak besteari buruzko informazioarik gaineratzen ez duenean bestearen probabilitateari buruz.
- Bayesen teorema: hasierako probabilitate multzo bat beste gertakizun bat gauzatu dela jakinda aldatu edo egokitzea ahalbidetzen duen teorema.
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.