Pritzker Saria
Pritzker sariak nazioarteko arkitektura sariak dira, haien garrantzi eta eragina direla-eta munduko garrantzitsuenak direla esaten da.
Hyatt fundazio estatubatuarrak ematen ditu sari hauek, 1979an Jay A. Pritzkerrek sortuak eta geroztik Pritzker familiak kudeatuak. Bere ekintza eta lanetan arkitekto gaitasuna erakutsi duen eta bizirik dagoen edozein arkitektori eman dakioke.
Sariarekin batera, 100.000 estatubatuar dolar jasotzen ditu sarituak, urtero leku desberdin batean ospatzen den zeremonia batean. Askotan Arkitekturako Nobel Saria direla aipatzen da.
Euskal herritar bakarrak eskuratu du, Rafael Moneo tuterarrak, 1996an.
Sarituak
- 2024: Riken Yamamoto (Japonia)
- 2023: David Chipperfield (Erresuma Batua)
- 2022: Diébédo Francis Kéré (Burkina Faso)
- 2021: Anne Lacaton eta Jean-Philippe Vassal (Frantzia)
- 2020: Yvonne Farrell eta Shelley McNamara (Irlanda)
- 2019: Arata Isozaki (Japonia)
- 2018: B. V. Doshi (India)
- 2017: RCR Arquitectes (Rafael Aranda, Carme Pigem eta Ramón Vilalta) (Espainia)
- 2016: Alejandro Aravena (Txile)
- 2015: Frei Otto (Alemania)
- 2014: Shigeru Ban (Japonia)
- 2013: Toyo Ito (Japonia)
- 2012: Wang Shu (Txina)
- 2011: Eduardo Souto de Moura (Portugal)
- 2010: SANAA (Kazuyo Sejima eta Ryue Nishizawa) (Japonia)
- 2009: Peter Zumthor (Suitza)
- 2008: Jean Nouvel (Frantzia)
- 2007: Richard Rogers (Erresuma Batua)
- 2006: Paulo Mendes da Rocha (Brasil)
- 2005: Thom Mayne (Estatu Batuak)
- 2004: Zaha Hadid (Erresuma Batua)
- 2003: Jørn Utzon (Danimarka)
- 2002: Glenn Murcutt (Australia)
- 2001: Jacques Herzog eta Pierre de Meuron (Suitza)
- 2000: Rem Koolhaas (Herbehereak)
- 1999: Norman Foster (Erresuma Batua)
- 1998: Renzo Piano (Italia)
- 1997: Sverre Fehn (Norvegia)
- 1996: Rafael Moneo (Euskal Herria)
- 1995: Tadao Ando (Japonia)
- 1994: Christian de Portzamparc (Frantzia)
- 1993: Fumihiko Maki (Japonia)
- 1992: Alvaro Siza (Portugal)
- 1991: Robert Venturi (Estatu Batuak)
- 1990: Aldo Rossi (Italia)
- 1989: Frank O. Gehry (Estatu Batuak)
- 1988: Gordon Bunshaft (Estatu Batuak) eta Oscar Niemeyer (Brasil)
- 1987: Kenzo Tange (Japonia)
- 1986: Gottfried Boehm (Alemania)
- 1985: Hans Hollein (Austria)
- 1984: Richard Meier (Estatu Batuak)
- 1983: Ieoh Ming Pei (Estatu Batuak)
- 1982: Kevin Roche (Estatu Batuak)
- 1981: James Stirling (Erresuma Batua)
- 1980: Luis Barragan (Mexiko)
- 1979: Philip Johnson (Estatu Batuak)
Kanpo estekak
- (Ingelesez) Pritzker sariaren webgune ofiziala
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.