Priscilla Cooper Tyler
Elizabeth Priscilla Cooper Tyler (New York, 1816ko ekainaren 14a – Monthomery, Alabama, 1889ko abenduaren 29a) Ameriketako Estatu Batuetako lehen dama izan zen 1841etik 1844ra.
Priscilla Cooper Tyler | |||
---|---|---|---|
← Letitia Christian Tyler - Julia Gardiner Tyler → | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | New York, 1816ko ekainaren 14a | ||
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak | ||
Lehen hizkuntza | ingelesa | ||
Heriotza | Montgomery, 1889ko abenduaren 29a (73 urte) | ||
Familia | |||
Aita | Thomas Apthorpe Cooper | ||
Ezkontidea(k) | Robert Tyler (en) (1839ko irailaren 12a - ezezaguna) | ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | ingelesa | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | aktorea | ||
Thomas Althorpe Cooper aktorearen alaba, 17 urterekin antzerkian hasi zen lanean. 1839an Robert Tylerrekin ezkondu zen. 1841ean John Tyler aitaginarreba Estatu Batuetako presidente bihurtu zen. Letitia Christian Tyler presidentearen emaztea gaixoegi zegoen lehen dama izateko, eta handik gutxira hil zen. Beraz, Priscillak ordezkatu zuen bere zereginetan. 1844an presidentea Julia Gardiner Tylerrekin ezkondu zen, eta Priscilla eta bere senarra Filadelfiara joan ziren. Amerikako Estatu Batuetako Gerra Zibilaren hasieran Virginiara joan ziren eta gero Alabamara.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.