Princetongo Unibertsitatea
Princetongo Unibertsitatea (ingelesez: Princeton University) estatubatuar unibertsitate pribatua da. AEBetako New Jersey estatuko Princeton herrian kokatua, Ivy League delakoaren zortzi unibertsitateetako bat da. College of New Jersey bezala sortua izan zen, 1746an, eta, bere jatorrian, New Jerseyko Elizabeth hirian zegoen. Munduko unibertsitate ospetsuenen artean ezagutua, unibertsitatea 1756an Princetonera eraman zen, jatorrizko izena mantenduz. Izena, Princetongo Unibertsitatera, 1896an aldatu zen ofizialki. Jatorrian, presbiterianoa zen, orain laikoa.
Princetongo Unibertsitatea | |
---|---|
![]() | |
Dei Sub Numine Viget | |
Datuak | |
Izen ofiziala | Princeton University |
Mota | unibertsitate pribatua, ikerketa-unibertsitatea, Colonial Colleges (en) ![]() ![]() |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Jarduera | |
Kidetza | Ivy League, ORCID, Consortium of Social Science Associations (en) ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
Eskumendekoak | Shelby Cullom Davis Center for Historical Studies, Princeton University (en) ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
Enplegatuak | 1.140 |
Erabilitako hizkuntza | ingeles |
Ikasle-kopurua | 8.799 (2021eko irailaren 1a) |
Onarpen-tasa | 0,06 (2020) |
Agintea | |
Egoitza nagusi | |
Jabea | Trustees of Princeton University (en) ![]() |
Zeren jabe | Princeton University Library (en) ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
Ekonomia | |
Aktiboak | 33.030.216.000 $ (2020ko ekainaren 30a) |
Historia | |
Sorrera | 1746 |
Sortzailea | John Witherspoon |
webgune ofiziala![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
Bertan eman zituzten klaseak John Nash eta George Dantzigek (azken hau, simplex algoritmoaren asmatzailea). Albert Einstein fisikari alemaniar ospetsuak Princetongo Ikerketa Aurreratuen Institutuan irakatsi eta ikertzen zuen, unibertsitatetik gertu zegoen instituzio bat, baina independentea.
Princeton, munduko unibertsitaterik aberatsenetako bat da, 13 mila milioi dolarreko aurrekontuarekin. Baliabide hauetako zati bat, beste artista nabarmen batzuen artean, Gauguin, Andy Warhol eta Claude Moneten margolanak erakusten dituen arte museoan inbertitzen ditu.
Princeton, beti, AEBetako eta munduko unibertsitaterik hoberenetako bat bezala kalifikatua da, US News & World Report aldizkariak, zazpi aldiz jarraian lehen posturako izendatua. Azken urte honetan, 2008an, lehen postua lortu zuen, Stanford, Yale eta Harvardeko unibertsitateen aurretik.
Kirolak
Unibertsitate honetako kirol taldea, Princeton Tigers da, eta kirol askotan parte hartzen du, mutiletan zein neskatan. Horien artean, lacrossea, waterpoloa, izotz hockeya, saskibaloia....
Bitxikeriak
House telesailean, kamerak, ospitalearen kanpoaldea hartzen duenean, benetan, Princetongo Unibertsitatea hartzen du.