Princes Street

Princes Street (euskaraz Printzeen Kalea) Eskoziako Edinburgh hiriburuaren erdigunean dagoen kale nagusietako bat da. Edinburgheko Hiri Berrian kokatzen da, luzez 1,6 kilometro eta norantza bakoitzean bi errepide dituelarik. Ekialdean-mendebaldea norantzan, Waterloo Place enparantza hasi eta Shandwick Place enparantzan amaitzen da.

Princes Street
Princes Street kalearen ikuspegia Calton Hill miunotik ikusita.
Irudi gehiago
Kokapena
Estatu burujabe Erresuma Batua
Herrialdea Eskozia
Eskoziako kontseilu guneaEdinburgoko Hiria
Koordenatuak55°57′05″N 3°12′03″W
Map
Historia eta erabilera
Izenaren jatorriaJurgi IV.a Erresuma Batukoa
Prince Frederick, Duke of York and Albany (en) Itzuli
Arkitektura

    Historia

    1770 urtean Edinburgheko Hiri Berria planifikatu zen James Craig arkitektuaren diseinuari jarraituz eta hasiera batean San Giles izena eman zitzaion kaleari, Edinburgheko zaindaria baitzen. Jurgi III.a Erresuma Batukoak izena aldatzea erabaki zuen, San Giles legendunen patroia ere badelako eta hiri berriari izen eskasa emango ziolakoan. Bere semeen izena eman zien orduan, Princes Street (Printzeen kalea). Edinburgheko Hiri Zaharrarekin Nor Loch aintzirak banatzen zuen baina aintzira drainatu eta Princes Street Gardens lorategiak eraiki ziren.

    XIX mendean eraikin gehienak bota eta berriak altxatu zituzten, Edinburgheko kale garrantzitsuena bihurtuz. 1930 hamarkadan arkitektura kaotikoa zuen ordea eta 1949ko Abercrombie planak arkitektura diseinuak kontrolatu eta berdindu zituen.

    Eraikinak

    Kale honetan zehar hainbat kokaleku nabarmen daude:

    Princes Street kalearen ikuspegia Scott monumentuaren goialdetik.

    Kanpo estekak

    This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.