Prince William Sound

Prince William Sound (ingelesez: Prince William Sound, Gilen printzearen badia edo itsasartea esan nahi duena), Alaskako golkoko sargune bat da, Ozeano Barean eta AEBetako Alaska estatuko hegomendebaldeko kostaldean dagoena.

Prince William Sound
Datu orokorrak
Motabadia
EponimoaGilen IV.a Erresuma Batukoa
Geografia
Map
Koordenatuak60°36′54″N 147°10′05″W
Honen parte daAlaskako golkoa
Estatu burujabe Ameriketako Estatu Batuak
Estatua Alaska
Mendizaletasuna
Lehen igoera1778 eta +1989-03-24T00:00:00Z $2

Geografia

Prince William Sound, Kenaiko penintsularen ekialdeko zatian dagoen itsas sargune edo sound bat da, eta, administratiboki, Valdez-Cordovako errolda gunearen zati da. Bere porturik handiena Valdez da (2000n 4036 biztanle zituena), Trans-Alaska oliobidearen hegoaldeko muturrean. Uharte txiki ugari dituen soundeko beste finkapen batzuk Cordova 2454 biztanlerekin eta Whittier, 182 biztanlerekin dira, Chenega eta Tatitlek jatorrizko alaskar herriez gain.

Prince William Sound inguratzen duten lur gehienak, Chugach baso nazionalaren zati dira, tamainagatik, AEBetako bigarren baso nazionala dena. Prince William Sound, glaziarez eta Chugach mendi malkartsuez inguratua dago. Kostaldea, karabilkatsua da, uharte eta fiordo ugarirekin, horietakoren batzuk, Tidewater glaziarrak dituztelarik. Soundeko hesia eratzen duten uharterik garrantzitsuenak, Montague, 790,88 kilometro karratukoa, Hinchinbrook, 445,44 kilometro karratukoa eta Hawkins, 176,39 kilometro karratukoa dira.

Historia

James Cook, Prince William Sounden 1778an sartu zen, eta Sandwich Sound bezala bataiatu zuen, bere buruzagia zen Sandwicheko kondearen omenez. Cooken mapen editoreek, izena, Prince William Soundengatik aldatu zuten, William printzearen omenez, ondoren, Gilen IV.a Erresuma Batukoa erregea bihurtuko zena.

1791n, Malaspina espedizioak (1788-1794), Alejandro Malaspina buru zuela Acapulcon zegoena, Karlos IV.a Espainiakoa erregearengandik, Ipar-mendebaldeko Pasaia aurkitzeko agindua jaso zuen. Iparralderantz abiatu ziren, kostaldez kostalde Yakutat badiaraino eta Prince William Sounderaino iritsiz, amore eman eta Acapulcora itzulera bidaia abiatu aurretik.

1964an, Good Friday lurrikararen (Ostiral Santuko lurrikara) ondorio izan zen tsunami batek, zenbait chugachtar hil zituen Chenega izeneko kostaldeko herrian, baita Valdez hiria ere.

1989an, Exxon Valdez petrolio-ontzia, Bligh Reef arrezifean hondartu zen Valdezetik irten ondoren, petrolio isuri handi bat eraginez, hondamendi ekologiko handi bat eragin zuena, horien artean, 250.000 itsas hegazti inguru, ia 3000 itsas igaraba, 300 itsas-txakur, 250 arrano burusoil eta 22 orka hilez.

Galeria

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.