Prim kalea (Donostia)
Prim kalea Gipuzkoako Donostia hiriburuko kale bat da. Erdialdean dago, Bergara kalea eta San Martzial kalean hasi eta Mendeurrenaren plaza eta Urbieta kalearen arteko elkargunean amaitzen da, Araba parkearen parean.
Prim kalea | |||||
---|---|---|---|---|---|
Herrialdea Lurraldea |
Euskal Herria Gipuzkoa | ||||
| |||||
Koordenatuak: | 43°18′56.13″N 1°58′48.04″W |
Joan Prim kataluniar politikariaren omenezko izena darama. Gernikako Arbolaren pasealekuarekiko paraleloki doa.
Leku interesgarriak
Prim kalearen inguruan honako eraikin eta leku nabarmen hauek daude:
- Bilbao plaza.
- Etxepare Euskal Institutua.
- San Jose Ikastetxea.
- Club Vasco de Camping Elkartea
- Arte Ederrak antzokia.
- Araba parkea.
- Mendeurrenaren plaza.
Kalea
Kanpo estekak
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Donostia |
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.