Pribilegio

Pribilegioa (etimologikoki lege pribatua, hau da, ez orokorra, baizik eta pertsona zehatz bati buruzkoa) beste pertsona edo gobernu batek bermatutako aktibitate bat egiteko baimena edo ohorea da.

Adibidez, liburuetan, sarri adierazten zen egile eskubidea Cum privilegio esaera latindarrarekin. Pribilegioa ez da eskubide bat, eta, kasuren batzuetan, baliogabetua izan daiteke, eman den bezain modu arbitrarioan (ohi, erregeak). Eskubidea berezkoa da, pribilegioa emate bat den bitartean. Dena dela, praktikan, pribilegioa behin betikoa eta heredagarria da, eskubideak, historikoki, gizarte mugimendu ezberdinen borrokagatik konkistatuak izan ziren bitartean.

Antzinako Erregimenean, pribilegioak pertsonalak zein lurraldetarrak ziren. Espainian, foru bezala ezagutzen ziren, Nafarroa, Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko probintziek argi adierazten duten bezala. Pribilegio hitza, askatasunarekin lotzen zen, egungo gizartean erabiltzen den zentzu erabat kontrakoan. Noble baten pribilegioak eta askatasunak, bere ondasunik preziatuenak ziren, bere gizarte egoera eta jarduera publiko ahalmena osatzen zuena.

Klase pribilegiatu kontzeptua, egungo gizartean, klase altu edo klase agintariarekin alderatzen da, aberastasun eta botere politiko gehiena duena, elitearen baliokide bezala. Baina, jatorrian, gizarte feudal eta Antzinako Erregimeneko estamentu pribilegiatuak, pribilegioak definitutako gizarte gorputz bat ziren.

Estamentu pribilegiatuak

Estamentu pribilegiatuak bi ziren: noblezia eta kleroa, eta euren pribilegioak euren funtzioetan oinarritzen zituzten: Oratores, bellatores eta laboratoresen banatutako gizarte batek, boterea, betiereko salbazioa edo kondenazioa (oratores, kleroa) eta babesa eta zigor fisikoa (bellatores, noblezia), hirugarren estatua, pribilegiorik gabea zen bitartean. Hirugarren estatuko jendeak, bere burua eta beste bi estamentuetako jendea mantentzeko lan egin beharra zuen.

Emaitza, estamentu bakoitzak (bertako pertsona bakoitzak bere kargu edo tituluaren arabera) hainbat onura izango zituen pribilegioagatik: zergak ez ordaintzetik (are kobratzea), prelazio protokolarioetaraino (erregearen aurrean aurpegia estaltzea bezala, Espainiako Handiak zirenek egin zezaketena.) Eliza forua edo unibertsitate forua (hau da, honetara heltzen diren jurisdikzio pribatu edo pribilegiatua) kate batzuekin adierazten zen muga. Hemendik aurrera, edonor hel zitekeen tenplu baten sakratura edo ikasle bat bere eskolakora, autoritate zibila bere atzetik egon arren. Pribilegio horrek eragiten zituzten gatazkak, oso nabarmenak izan ziren askotan, Tomas Becketek Ingalaterrako erregearekin izan zuena bezala.

Lurralde pribilegiatuak

Lurralde, probintzia eta udalerri bakoitzak bere foru edo hiri-gutun propioa izan zezakeen. Honekin, hiriak jaun kolektiboak bihurtzen ziren, euren jaurerria euren lurrak edo alfozak zirelarik. Logikoki, tokiko pribilegio horiek ematen zituzten onurak oso ezberdinak ziren, Espainia iparraldeko lurralde batzuk (Bizkaia bezala) nahi zuten kaparetasun unibertsala, feria eta azoken ospakizunetaraino, zerga batzuk ordaintzetik edo karga militarretik libratzea, edo, azken honen kasuan, baita kontrakoa ere (Espinosa de los Monteros oso harro zegoen, erregea, Espinosako Eraikitzaileekin hornitzearen pribilegioaz.

Pribilegioen mende zeuden aktibitateak

Gremioak eta merkataritza eta artisautza aktibitateak ere, pribilegioaren printzipioarekin erregulatzen ziren, ondo kontrolatua izateko, aktibitate bakoitzaren sarrera eta langintza, autoritateen edo gremioko pertsonen euren kargu, lehia eragotziz.

Ibilbide komertzial batzuen edo merkataritza produktuen monopolioa, batez ere koloniala, merkantilismo izeneko ekonomi sistemaren konstanteetako bat izan zen. Testuinguru horretan ulertzen da konpainia pribilegiatu deituriko lehen merkataritza konpainien esistentzia (VIC eta VOC herbeheretarrak, Ingalaterrako Ekialdeko Indien Konpainia edo, Espainiari, eta kasu honetan, Euskadiri dagokionez, Caracaseko Konpainia Gipuzkoarra, kakaoarekin jarduten zuena).

Barne merkataritzan ere badaude estanku edo monopolioak (gatzarena, tabakoarena, karta jokoena...) erregearen erregaliak direnak.

Pribilegioen amaiera?

Pribilegioak, egungo munduarekin kontraesankorrak dira, eta, teorikoki, Iraultza Liberal, Iraultza burges eta Industria Iraultzarekin desagertzen dira. Frantzian, Frantziako Iraultzak, gauza bera egiten du Biltzar Konstituziogilearen lan legislatiboarekin, sinbolikoki, Gizonaren eta Herritarraren Eskubideen Adierazpenarekin. Ingalaterrak, bere Ingalaterrako Iraultza XVII. mendean izan zuena, gizarteari dagokionez, egoera pribilegiatu asko mantentzen ditu, ekonomia arloan, merkatu librea defendatzen duen arren. Espainian, Cadizko Gorteen lana jartzen da adibidetzat 1812ko Konstituzioa batez ere, pribilegioak ezabatzen dituena (Fernando VII.ak bi aldiz berriz jarriak, Hirurteko Liberalaren parentesiarekin, Isabel II.aren erregealdiaren hasiera zurrunbilotsua eta Gerra Karlista itxurazko amaiera bezala).

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.