Prezio-gerra
Negozioetan prezioen jaitsierak egoten direneko lehia bortitza da. Lehiakide batek bere prezioak jaitsi egiten ditu eta besteek oraindik gehiago jaitsiz erantzuten dute. Egoera hau bukaezina gerta daiteke. Adibide garbiak ikusi ditugu telefonian[1], hegaldi-konpainietan eta abar.
]]
Helburua merkatu-kuota irabaztea litzateke eta, horretarako, enpresa handiak mozkinik gabe gera daitezke lehiakideari aurre hartzearren [2]. Epe motzera, kontsumitzailearentzat onura da eta enpresa lehiakideentzako, berriz, ez. Prezio baxuagoek bere marjina murrizten diote eta iraupenarentzat mehatxu izan daiteke.
Epe luzera, onura izan daiteke enpresa liderrentzat, txikiek ez baitute iraungo eta merkatu-kuota osoa beraientzat izango da ezbairik gabe. Kontsumitzailea ere galtzen atera daiteke, enpresa gutxiago daudenez, prezioak igo egingo baitira, zenbaitetan, gerra-prezioaren aurrekoak baino gehiago izan daitezkeelarik.