Pretoria
Pretoria[1] Hegoafrikako Gauteng probintzian dagoen hiria da. Apies ibaiaren ertzean dago, Errepublikako iparraldean, Johannesburgo hiriaren ipar-ekialdean. Herrialdeko hiru hiriburuetako bat da, botere betearazlea hor baitago. Beste biak Lurmutur Hiria eta Bloemfontein dira, botere legegile eta judizialaren hiriburuak, hurrenez hurren.
Pretoria Pretoria | |||
---|---|---|---|
hiriburua | |||
![]() | |||
| |||
Administrazioa | |||
Herrialdea | ![]() | ||
Probintzia | Gauteng | ||
Alkatea | Cilliers Brink (en) ![]() | ||
Izen ofiziala | Pretoria | ||
Jatorrizko izena | Pretoria | ||
Posta kodea | 0001 • 0002 | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 25°44′47″S 28°11′17″E | ||
![]() | |||
![]() | |||
Azalera | 688 km² | ||
Altuera | 1.339 m eta 1.332 m | ||
Mugakideak | Johannesburg | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 741.651 (2011) | ||
Dentsitatea | 1.077,98 bizt/km² | ||
Informazio gehigarria | |||
Sorrera | 1855eko azaroaren 16a | ||
Telefono aurrizkia | 012 | ||
Ordu eremua | UTC+02:00 | ||
Hiri senidetuak | Amman, Betleem, Baku, Delft, Johannesburg, Kiev, Taipei, Teheran eta Washington | ||
tshwane.gov.za |
Unibertsitateak ditu eta burdinbide gune garrantzitsua da. Ekonomia jarduera nagusia industria da (burdinbiderako gaiak, altzairugintza, labe garaiak, metalurgia, eraikuntza mekanikoa, porlana, beiragintza, kimika industria). Burdina eta ikatz mea garrantzitsuak ustiatzen dira hiritik hurbil. Monumentu eta parke ikusgarriek hornitzen dute hiria. 1855ean sortu zen eta 1863an Hego Afrikako hiriburu bihurtu zen.
Klima
![]() ![]() | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) | 36 | 36 | 35 | 33 | 29 | 25 | 26 | 31 | 34 | 36 | 39 | 35 | 36 |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 29 | 28 | 27 | 24 | 22 | 19 | 20 | 22 | 26 | 27 | 27 | 28 | 25 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | 18 | 17 | 16 | 12 | 8 | 5 | 5 | 8 | 12 | 14 | 16 | 17 | 12 |
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) | 8 | 11 | 6 | 3 | -1 | -6 | -4 | -1 | 2 | 4 | 7 | 7 | -6 |
Pilatutako prezipitazioa (mm) | 136 | 75 | 82 | 51 | 13 | 7 | 3 | 6 | 22 | 71 | 98 | 110 | 674 |
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) | 14 | 11 | 10 | 7 | 3 | 1 | 1 | 2 | 3 | 9 | 12 | 15 | 87 |
Eguzki orduak | 261 | 235 | 254 | 246 | 283 | 271 | 289 | 296 | 284 | 275 | 254 | 272 | 3220 |
Iturria (1): South African Weather Service[2] | |||||||||||||
Iturria (2): The Weather Network (sun only) [3] |
Argazkiak
- Union Buildings
- Lorategi botanikoa
- Pretoria
- Pretoriako Unibertsitatea
Herri eta hiri senidetuak
Pretoria ondorengo herri eta hiriekin senidetuta dago:
|
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- Euskaltzaindia. 38. araua: Munduko estatu-izenak, herritarren izenak, hizkuntza ofizialak eta hiriburuak. .
- Climate data for Pretoria. South African Weather Service (Noiz kontsultatua: 6 March 2010).
- Climate Statistics for Pretoria, South Africa. (Noiz kontsultatua: March 24, 2012).
- (Ingelesez) Taipei City Council. (Noiz kontsultatua: 2018-07-21).
- (Ingelesez) Sister Cities International. (Noiz kontsultatua: 2018-07-23).
Ikus, gainera
Kanpo estekak
![]() ![]() |
Artikulu hau Hegoafrikako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |