Prestwick
Prestwick, Eskoziako gaeleraz: Preastabhaig, Eskozia hego-mendebaldeko udalerria da, Hegoaldeko Ayrshire konderria dago, eta Clydeko fiordoaren ertzean kokatua. 2011ko erroldaren arabera 14.901 biztanle ditu.
Prestwick Preastabhaig | |
---|---|
Eskozia | |
Administrazioa | |
Estatu burujabe | Erresuma Batua |
Herrialdea | Eskozia |
Eskoziako kontseilu gunea | Hegoaldeko Ayrshire |
Posta kodea | KA9 |
Geografia | |
Koordenatuak | 55°29′44″N 4°36′51″W |
Demografia | |
Biztanleria | 14.720 (2016) |
Informazio gehigarria | |
Telefono aurrizkia | 01292 |
Ordu eremua | UTC±00:00 |
Hiri senidetuak | Lichtenfels, Ariccia eta Vandalia (Ohio) |
Geografia
Eskualdeko hiriburua den Ayr herritik 3 kilometro iparraldera dago eta Glasgowtik 50 kilometro hego-mendebaldera.
Historia
Prestwick izenak ingeles zaharrean "apaizaren basetxea" esan nahi du, izan ere eraikin erlijioso baten inguruko basetxeetan eratu baitzen herria. Eskoziako errege ugari pasa izan dira bertatik eta mila urtetan zehar baroi burgoa izan da.
1840 hamarkadan trena iritsi zen eta Glasgowko erdi mailako biztanleak etxe handiak eraikitzen hasi ziren bertan. Gaur egun ere Glasgow Prestwick Nazioarteko Aireportua dago herrian.
Iruditegia
- Udaletxea.
- Parrokia.
- Shaw monumentua.
- San Nikolas elizaren hondarrak.
- Kaialdea.
- Kostaldea.
- Glasgow Prestwick Nazioarteko Aireportua.
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.