Preso politiko
Preso politikoa bere aktibismo edo ideologia politikoarengatik preso dagoen pertsona da. Gehienetan, estatuek ukatu egiten dute preso politikoen existentzia euren jurisdikzioan eta disidentzia politikoarengatik preso dauden pertsonei terrorismo, traizio, sedizio eta matxinada-delituak leporatzen dizkiete, preso politiko estatusa eta izendapena saihestu eta preso arrunt gisa tratatzeko. Izan ere, preso politikoen existentzia giza eskubideen aurkakoa dela ezartzen da giza eskubideen aldeko karta eta itun gehienetan.
Beste alde batetik, euren aktibismoan indarkeria baliatu eta sustatu duten presoak ezin dira preso politikotzat jo batzuen arabera.
Beste irizpide bati jarraikiz, arrazoi erlijioso edo filosofikoengatiko kontzientzia-preso kategorian biltzen dira preso politikoak.
Preso politiko ospetsuak
- Sabin Arana, euskal herritar preso politikoen artean, bere garaiko ezagunena. Besteak beste, EAJren eta eusko abertzaletasunaren sortzailea izan zen.
- Aung San Suu Kyi, Myanmarreko oposizioaren buruzagia.[1]
- Benazir Bhutto, lau urtez kartzelatua, Zia ul Haq jeneralaren agindupean.[2]
- Carlos Menem, Argentinako lehendakari ohia zenean kartzelatua.
- Antonio Gramsci[3]
- Kim Dae Jung.[4]
- Nelson Mandela, aparheidaren aurkako ekintzailea. Hasiera batean bortizkeria ekintza batzuk babestu bazituen ere, gero aurkako jarrera hartu zuen. Hala eta guztiz, terrorista zelako akusaziopean urte asko eman zuen kartzelan.[5]
- Mahatma Gandhi, Britaniar Inperioaren aginduz Hego Afrikan eta Indian kartzelatu zuten askotan.
- Eugene Debs, Estatu Batuetako Alderdi Sozialistaren burua, Lehen Mundu Gerraren aurka lerratzeagatik kartzelatu zuten.
- Dilma Rousseff, Brasilgo lehendakari ohia, Brasilgo militarren gobernuak kartzelatu zuen.
- Emma Goldman, Lehen Mundu Gerraren aurka lerratzeagatik kartzelatu eta deportatu zuten.[6]
- Bertrand Russell, Lehen Mundu Gerraren aurka lerrotzeagatik kartzelatua.[7]
- Liu Xiaobo, Txinaren demokraziaren aldeko ekintzailea, Txinako gobernuaren aginduz askotan atxilotua izan zen.
- Arnaldo Otegi, Bateragune auziaren barruan terrorismoa egotzita kartzelatua.
- Teresa Toda, kazetaria.
- Jordi Cuixart, ANCko lehendakaria, sedizioa egitea leporatuta Espainian.
- Jordi Sànchez, Òmnium Culturaleko lehendakaria, sedizioa egitea leporatuta Espainian.
Erreferentziak
- (Ingelesez) «Top 10 Political Prisoners» Time 2010-08-15
Aipua: «Full List FREEDOM FIGHTERS: Aung San Suu Kyi, Nelson Mandela, Mohandas Gandhi, Martin Luther King Jr., Andrei Sakharov, Vaclav Havel, Akbar Ganji, Benigno Aquino Jr., Ho Chi Minh». - (Ingelesez) Weaver, Mary Anne. (2003). Pakistan: In the Shadow of Jihad and Afghanistan. Macmillan Publishers, 73 or.
Aipua: «Benazir Bhutto [...] was under house arrest at the time of her father's death; Zia made her a political prisoner for four years». - (Ingelesez) Germino, Dante L.. (1990). Antonio Gramsci: Architect of a New Politics. Louisiana State University Press, 23 or.
Aipua: «Gramsci carried with him from his Sardinian upbringing two qualities that were to enable him to stand [...] his long years as a political prisoner in Benito Mussolini's Italy». - (Ingelesez) Kim, Jack. (2009-08-18). «Former South Korean leader Kim Dae-jung dies» Reuters (Seul)
Aipua: «The former political prisoner, once sentenced to death under one of the country's early military rulers whom he relentlessly opposed, was elected South Korea's president in December 1997 on his fourth attempt.». - (Ingelesez) Boehmer, Elleke. (2008). Nelson Mandela: a very short introduction. Oxford: Oxford University Press.
- (Ingelesez) Gornick, Vivian. (2011). Emma Goldman. Yale University Press ISBN 978-0-300-17761-9..
- (Ingelesez) Vellacott, Jo. (1980). Bertrand Russell and the Pacifists in the First World War. Brighton: Harvester Press ISBN 0-85527-454-9..