Hayes presidentea departamendua
Hayes presidentea departamendua edo Hayes presidentea (gaztelaniaz: Departamento de Presidente Hayes) Paraguaiko hamazazpi departamenduetako bat da. Mugakide ditu iparraldean Paraguai Garaiko departamendua, ekialdean Concepción, San Pedro, Cordillera, Erdialdea eta Asunción, hegoaldean Argentina eta mendabaldean Boqueróngo departamendua. Denera 72.907 km²ko azalera du eta herrialdeko hirugarren departamendurik handiena da. Biztanle-kopuruari dagokionez, ordea, 121.075 biztanlerekin 2017ko estimazioaren arabera, herrialdeko biztanle gutxien duen laugarren departamendua da. Villa Hayes du hiriburu eta hiririk populatuena.
Hayes presidentea departamendua | |
---|---|
Paraguai | |
Administrazioa | |
Estatua | Paraguai |
Izen ofiziala | Departamento de Presidente Hayes |
ISO 3166-2 | PY-15 |
Hiriburua | Villa Hayes |
Geografia | |
Koordenatuak | 23°46′31″S 58°36′43″W |
Azalera | 72.907 km² |
Mugakideak | Boqueróngo departamendua, Paraguai Garaiko departamendua, Concepcióngo departamendua, San Pedroko departamendua, Cordillerako departamendua, Erdialdeko departamendua, Hiriburu Barrutia eta Formosa probintzia |
Demografia | |
Biztanleria | 126.880 (2022) |
Dentsitatea | 1,66 bizt/km² |
gobernacionxv.gov.py |
Ameriketako Estatu Batuetako Rutherford Birchard Hayes presidentearen omenez eman zitzaion izena departamenduari. Hayes presidenteak Aliantza Hirukoitzaren Gerra osteko Paraguairen eta Argentinaren arteko muga-gatazkan arbitratu zuen. Hain zuzen ere Hayesen laudoak eman zion amaiera liskarrari.
Banaketa administratiboa
Hayes presidentea zortzi barrutitan banatuta dago:
Barrutiak | Biztanleria (2017ko est.)[1] |
---|---|
1 Benjamín Aceval | 19.985 |
2 Doctor José Falcón | 4.105 |
3 General José María Bruguez | 3.249 |
4 Nanawa | 5.920 |
5 Puerto Pinasco | 9.896 |
6 Teniente Primero Manuel Irala Fernández | 25.890 |
7 Teniente Esteban Martínez | 3.340 |
8 Villa Hayes | 48.689 |
Hayes presidentea | 121.075 |
Erreferentziak
- DGEEC. Proyección de la población por sexo y edad, según distrito. Revisión 2015. (Noiz kontsultatua: 2017ko urriaren 9an).