Prentsa hidrauliko
Prentsa hidraulikoa azalera desberdineko bi zilindroz osatutako tresna da, fluido batez betea, eta Pascalen printzipioaren arabera diharduena. Fluidoa eremu mugatu batean ezarrita dagoenez gero, zilindroei indarra eragiten bazaie, presioa era berean iristen da eremuaren puntu guztietaraino. Beraz, zilindro txikian indarra aplikatzen bada, askoz indar handiagoa eragiten da zilindro handian. Gauzei forma emateko eta edozein osagaizko objektuak (altzairua, kautxua, plastikoak) estutzeko erabiltzen da.
Indarren arteko erlazioa
azalera duen enbolo txikian indarra aplikatzen bada, presioa sortzen da:
Era berean, bigarren enboloan:
Fluidoa komunikaturik dagoenez gero, Pascalen printzipioaren arabera, bi pistonetan presio berdina izanen da, sakonera berean daudelako. Beraz:
Hots:
- eta indarren arteko erlazioa:
Beraz, prentsa hidraulikoko indar erresultantea:
- = enbolo txikiko indarra newtonetan.
- = enbolo handiko indarra newtonetan.
- = enbolo txikiko azalera metro koadrotan.
- = enbolo handiko azalera metro koadrotan.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2018/2/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.