Premislidak

Premislidak[1] (txekieraz: Přemyslovci, alemanez: Premysliden, polonieraz: Przemyślidzi) bohemiar errege dinastia izan zen, IX. mendetik 1306 arte Bohemia eta Moravian erreinatu zuena. Horrez gain, 1300-1306 bitartean Poloniako koroa ere eduki zuten.

Premysl etxearen armarria.

Borivoj I.a (852 aldean – 889 aldean) izan zen etxearen sortzailea eta Wentzeslao III.a (1289 - 1306) azken erregea. Honen hilketaren ostean, Bohemiako erregetza Luxenburgoko etxearen esku gelditu zen eta Poloniakoa Piast dinastiara itzuli zen[2].

Agintari mitikoak

Cosmas Pragakoaren Chronica Boëmorumen (1119) arabera:

  • Premysl eta Libuše
  • Nezamysl
  • Mnata
  • Vojen
  • Vnislav
  • Kresomysl
  • Neklan
  • Hostivít

Bohemiako dukeak

Borivoj I.a, 874. urtean Metodiok bataiatu zuena, lehen agintari premislida historikoa izan zen. 895ean Bohemia Moravia Handitik independizatu zen. 1003-1004 bitartean, Piast dinastiako Bolesław I.a Poloniakoak agindu zuen Bohemian.

Bohemiako erregeak

Otakar II.a, Wentzeslao I.a eta Wentzeslao III.a Zbraslavská kronikan

Erreferentziak

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.