Premisa

Logikan, premisa argudio logiko baten bitartez ondorio edo konklusio batera eramaten duen adierazpena da. Bestela esanda: premisa bat zerbait egia denaren aurreiritzia da. Logikan argudio batek (gutxienez) bi proposizio deklaratibo behar ditu, premisa gisa ezagutzen direnak, eta esaldi deklaratibo bat ("proposizioa"), ondorio gisa ulertzen dena. Bi premisa eta ondorio bat egitura argumentatiboaren forma basikoa da. Argudio konplexuagoek hainbat premisa lotu ditzakete ondorio batera, edo hasierako konklusioetatik premisara joan eta beste ondorio batzuk atera.

Aristotelek zioen edozein argudio logiko bi premisa eta ondorio batean laburbil daitekeela. Adibidez:

Sokrates hilkorra da, gizaki guztiak hilkorrak direlako.

Asumitzen dugu Sokrates gizaki bat dela, ondorioak logikaren barruan koka dadin. Arrazoiketa osoa, berez, honakoa lizateke:

Gizaki guztiak hilkorrak dira, eta Sokrates gizakia da, beraz Sokrates hilkorra da.

Modu honetan ondorioaren (Sokrates hilkorra da) egia aurreko premisen egian oinarritzen da.

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.