Preludio

Preludioa (latinez: praeludium) musika lana da, beste musika lan luzeago baten sarrera gisa jotzen dena, adibidez, eliz-ospakizun baten aurretik, edo fuga, suitea edo horien gisako musika lan baten aurretik.

Historia

XV. eta XVI. mende hasierako preludioak lan laburrak ziren, giltzadi instrumentuetarako idatziak, estilo librean. 1650. urte inguruan musikagileak preludioa beste musika lan batzuetan tartekatzen hasi ziren. Louis Couperinek suiteen sarrera moduan erabili zuen. Haendelek, berriz, inprobisaziozko preludioa erabili zuen, eta Bachek preludio eta fuga elkarketa. XIX. mendean, Chopin izan zen preludiogile nagusia. Aipagarriak dira, orobat, Scriabin (90 preludio), Debussy (24, bi liburutan) eta Rakhmaninov.

Erreferentziak

    Kanpo estekak

    This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.