Pramoedya Ananta Toer

Pramoedya Ananta Toer (Blora, Java, 1925eko otsailaren 6a - Jakarta, 2006ko apirilaren 30a) indonesiar idazlea izan zen, herrialde horretako garrantzitsuenetako bat.

Pramoedya Ananta Toer

(1955)
Bizitza
JaiotzaBlora, 1925eko otsailaren 6a
Herrialdea Indonesia
HeriotzaJakarta, 2006ko apirilaren 30a (81 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: diabetes mellitusa
Hezkuntza
HizkuntzakIndonesiera
Jarduerak
Jarduerakeleberrigilea, idazlea eta saiakeragilea
Lan nabarmenak
Jasotako sariak

IMDB: nm0996364 Find a Grave: 14127577 Edit the value on Wikidata

Bizitza

Pramoedya Ananta Toer erdialdeko Javako Blora herrian jaio zen. 1942an, japoniarrek uhartea inbaditu zutenean, inbasioaren alde agertu zen, indonesiar abertzale ugari bezala. Ondoren, japoniarren basakeria ikusirik, jarreraz aldatu zen[1]. Herbeheretarrek espetxeratu zuten 1947-1949 bitartean, Indonesiako independentzia gerran, eta kartzelan idatzi zituen bere obrarik aipagarrienetariko zenbait: Iheskaria (1950, Perburuan)[2], Gerrillari familia (1950, Keluarga Gerilya) eta Hau ez da jaia (1951, Bukan Pasar Malam). Kontakizun laburrak (1950, Goizaldea), eleberriak (1954, Ustelkeria), historiari buruzko saiakerak (1960, Txinatarrak Indonesian) eta kritika artikuluak idatzi zituen gerra amaitutakoan. Alderdi Komunistako kide izan zen, eta Suhartoren diktadura garaian 14 urte eman zituen preso Buru uhartean (1965-1979); han idatzi zuen Buruko Saila tetralogia ospetsua (1980-1988, Tetralogi Buru)[1][3].

Erreferentziak

  1. Aglionby, John. Pramoedya Ananta Toer. theguardian.com (Noiz kontsultatua: 2016-09-07).
  2. Ananta Toer, Pramoedya. Iheskaria. Jose Emilio Txoperenak euskaratua, Txalaparta, armiarma.eus (Noiz kontsultatua: 2016-09-07).
  3. Pramoedya Ananta Toer-en heriotza. armiarma.eus (Noiz kontsultatua: 2016-09-07).

Kanpo estekak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Pramoedya Ananta Toer Aldatu lotura Wikidatan
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.