Praline

Pralinea, intxaur, hur edo almendraz eginiko eta koloreztaturiko almibar batez estalitako gozoki familia bat da. Modu ezberdinetan aromatizatzen da. Espainiako almendra garrapiñatuen antzerakoa da. Pralinea, Montargis herri frantziarreko jaki berezi bat da.

Praline
Praline
Osagaiakhurra eta Karamelua
Historia
JatorriaFrantzia
Honen izena duCaesar, duc de Choiseul (en) Itzuli

Izenarekin nahasketa

Gozoki hau, Frantziako gastronomian asmatu zen. Pralineak, jatorrian, karamelizaturiko azukrez (almibar) estalitako almendrak ziren, nougat iluna ez bezala, txokolatez estalitako intxaur bat dena. Izena dela eta, ohikoa da pralin edo praliné deritzon gozogintzako prestaketarekin nahastea. Azken hau, antzera prestatzen da, azukrez estalitako intxaur bat birrinduz, eta pastel askotako osagaia da.

Praline hitza, herrialde gehienetan, birrindutako prestaketa hau bezala ulertzen da, edo baita txokolateen betezean erabilitako orea ere. Ondorioz, hitza, sinekdoke bezala erabiltzen da Herbehereak, Belgika, eta Alemanian, praline hitzari, orokorrean txokolatezko bonboien beteki bati erreferentzia eginez. Erresuma Batuan, beteki honi erreferentzia egiten dio, eta ez du zentzurik edo ia ez da ulertzen praline bezala, hau da, karamelututako intxaurra.

Historia

Praline hitza (jatorrian prasline ahoskatzen da), esaten denez, Caesar, duc de Choiseul (1598-1675) soldadu eta diplomatikari frantziarraren omenez izendatua izan zen, uste denez, asmatzailea, honen sukaldaria izan zelarik. Sukaldariak, Clément Lasagne deitua, soldadutzatik erretiratu ondoren, esaten denez, Maison de la Praline izeneko lokala ireki zuen, Montargiseko kanpoaldean, gaur egun oraindik existitzen dena, Paristik 110 kilometro hegoaldera.

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.