Prakrito
Prakritoa[1] (prakṛta) antzinako Indian mintzatzen zen indoariar hizkuntzen multzo bat izan zen.
Prakrito | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Lurralde eremua | India Nepal |
Hiztunak | Galdua XII. mendean |
Hizkuntza sailkapena | |
giza hizkuntza indoeuropar hizkuntzak Indo-irandar hizkuntzak Indoariar hizkuntzak Middle-Modern Indo-Aryan (en) Middle Indo-Aryan (en) | |
Genero gramatikalak | genero femeninoa, genero maskulinoa eta genero neutroa |
Hizkuntza kodeak | |
ISO 639-2 | pra |
IETF | pra |
Sanskritoa brahmanek (apaiz) erritu erlijiosoetan erabilitako hizkuntza jasoa zen eta, prakritoa, berriz, erlijio heterodoxoetan (jainismoan eta budismoan). Izena sanskritozko प्राकृत prākrita (‘jatorra’) hitzetik dator.
Hizkuntza prakrito nagusiak honakoak dira:
- Antzinako prakritoa, Ashoka enperadoreak erabili zuena.
- Paliera, budistek erabilia.
- Maharastria, egungo maratheraren arbasoa.
- Saurasenia.
- Magadhia, ekialdekoa.
- Ardhamagadhia, jainistek erabilia.
- Jai-Saurasenia
- Jain-Maharastria.
- Apabhramsa, azken dialektoa.
Erreferentziak
- 47. araua - Hizkuntza hilak eta klasikoak. Euskaltzaindia (Noiz kontsultatua: 2010-12-23).
Kanpo estekak
Artikulu hau hizkuntzei buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.