Pragako tranbia
Pragako tranbia (txekieraz Tramvajová doprava v Praze) Txekiar Errepublikako Praga hiriburuan zerbitzua ematen duen tranbia da. 140 kilometro luze dituen tranbia bidea du, 900 tranbia inguru, 33 linea eta denera 540 kilometrotako ibilbidea du. Bere ardura Dopravní podnik hlavního města Prahy erakundeak du, Praga Hiriaren jabetzako konpainia delarik. Tranbia sistemak 2008an 356 milioi pertsonei zerbitzua eman zien. Pragako lehenbiziko zaldizko tranbia 1875ean ireki zen, aldiz, aurreneko tranbia elektrikoa 1891an.
- Skoda 14 T tranbia modelo berria
- Zaldizko tranbia
- 91. "tranbia nostalgikoak" oraindik hiriaren erdigunetik diardu
Kanpo estekak
- Pragako tranbiaren webgune ofiziala (Txekieraz) (Alemanez) (Ingelesez)
- Pragako tranbiaren zaletuen webgunea (Txekieraz)
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.