Praates II.a
Praates II.a Babilonia konkistatu zuen Mitridates I.a Partiakoaren (K.a. 171-K.a. 138) semea, Partiar Inperioko gobernaria izan zen K.a. 138tik K.a. 128 arte.
Praates II.a | |||
---|---|---|---|
K.a. 136 - K.a. 127 ← Mitridates I.a Partiakoa - Artaban I.a → | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Partia, K.a. II. mendea | ||
Heriotza | Partia, K.a. 127 ( urte) | ||
Familia | |||
Aita | Mitridates I.a Partiakoa | ||
Ama | Rinnu | ||
Anai-arrebak | ikusi
| ||
Leinua | Partiako arsaziar dinastia | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | erregea | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | Zoroastrismoa |
K.a. 130ean, Seleuzidar Inperioko Antioko VII.a Evergetesek eraso zuen. Hala ere, bere hasierako garaipena gora-behera, Antioko garaitua eta hila izan zen Median, gudu batean, K.a. 129an, honek, Eufrates ekialdean seleuzidar nagusitasunarekin amaitu zuelarik. Praatesek Mesopotamia berreskuratu zuen, Seleuziako gobernari, Himero izeneko hirkaniar bat izendatuz. Partiarrek Sirian geratzen ziren Seleuzidar Inperioaren hondakinak bereganatzeko nahia, zapuztu egin zen, erdialdeko Asiatik zetozen nomaden inbasioen ondorioz.
Hain zuzen ere, bitartean, Partia eszitek inbaditu zuten (Baktrianako tokarioak), Antioko VII.ari lagundu ziotenak; Praates II.a hauen aurka joan zen, baina garaitua izan zen eta gudu handi batean hil zen, Media barnean eta inguruan.