Poutine

Poutine (put͡sɪn ahoskatua) Quebeceko sukaldaritzako platera da. Patata frijitu, gazta pikortsua (gehienetan cheddar gazta) eta haragi saltsaz osatuta dago. Gazta pikortsua egin berri dauden patata frijituei gehituz eta nahasketa hau haragi saltsa beroz estaliz prestatzen da Kanadako jaki hau, honela saltsa beroak gazta urtuz eta patatak bigunduz. Beste osagai batzuk ere eduki ditzake.

Poutine
patata platera
OsagaiakPatata frijitua, haragi saltsa eta gazta-pikorrak
Historia
JatorriaQuebec
Sorrera-data1950(e)ko hamarkada

Poutine Kanadako janari lasterraren oinarrietako bat da, eta kaleetako postuetan, jatetxeetan eta eskolako jangela askotan zerbitzatzen da, baita janari laster kate internazionaletan ere, esate baterako McDonald's, A&W, KFC edo Burger Kingen. Kaloria askoko platera da, eta kolesterol eta trans koipe maila altuak ditu, batez ere frijitzeko olioa berrerabili egiten duten jatetxeetan. Poutineak txerrikia, okela, otarrain zatiak, untxikia, kabiarra eta trufak eduki ditzake.

Jatorria

Jatorri tradizionaleko platera askorekin gertatzen den bezala, asko dira poutinen jaiotze eta zabaltzeari buruz dauden bertsioak, bere izenaren jatorriaz bezalaxe. Ia bertsio guztiak bat datoz platera hau 1950eko hamarkadan jaio zela Quebec erdialdeko eskualde esnezalean, non oraindik ere platera honentzako beharrezkoak diren esne zatiak produzitzen dituzten esnetegiak dauden. Inguruko nekazal komunitate ugarik platera sortu izana diote, horien artean Drummondville, Saint-Jean-sur-Richilieu eta Victoriaville komunitateek.

Poutine izenaren jatorriak ere bertsio asko azaleratu ditu. Hainbat informazio iturrik pudding" hitzetik datorrela baieztatzen dute; beste batzuek aldiz, "poutine" eskualdeko argoteko hitza dela ziurtatzen dute, "nahasmen" edo "nahasketa arraro" esan nahi duena. Poutine hitza Quebec eta Kanadako beste eskualdeetan dagoeneko erabilia zen patatetan oinarritutako platerak izendatzeko. Asko aipatzen den istorietako bat Warwickeko Fernand Lachanceena da, berak 1957an asmatu zuela ziurtatzen duena [1]. Esaten denaren arabera ça va faire une maudite poutine (hau nahaspila handi bat izango da) esan zuen, eta poutine hortatik dator platera, zeinari gerora haragi saltsa gehitu zitzaion patatak horren azkar hoztu ez zitezen.

Kanpo estekak

  1. The 50 Inventions — Poutine. in: The Greatest Canadian Invention. Canadian Broadcasting Corporation.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.