Potto
Pottoa (Perodicticus potto) Lorisidae familiako primate estrepsirrino bat da. Perodicticus generoko espezie bakarra da. Potto izena patatik etor daiteke, hau da, isatsik gabeko tximinoa.
Potto | |
---|---|
Iraute egoera | |
Ia galzorian (IUCN 3.1) | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Filuma | Chordata |
Klasea | Mammalia |
Ordena | Primates |
Familia | Lorisidae |
Generoa | Potto (en) |
Espeziea | Perodicticus potto Müller, 1766
|
Banaketa mapa | |
Eguneko zikloa | gaueko |
Hiru azpiespezie deskribatu izan dira:
- Perodicticus potto potto
- Perodicticus potto edwardsi
- Perodicticus potto ibeanus
Batzuetan potto izena ere angwantiboei ematen zaie, hala nola sasi pottoei. Hauek guztiak gertuko senideak dira, baina ez dira genero berberekoak.
Zabalpena
Pottoak Afrika tropikaleko oihanetan bizi dira, Gineatik Kenya eta Ugandara. Kongoko Errepublika Demokratikoko iparraldean ere aurki daitezke. Gauez bizi dira zuhaitzetan eta egunean zehar lo egiten dute hostoen artean. Oso gutxitan ikusten dira lurzoruan.
Fisiologia
Pottoek gehienez ere 30-40 zentimetroko tamaina hartzen dute eta oso isats txikia dute (3tik 10 cm.ra). 1.5 kg pisatzera hel daitezke. Ile dentsoa dute, gris-marroi kolorekoa. Erpurua guztiz kontrajar daiteke eskuarekiko eta horrela adarrak sendo hel ditzakete. Behatz erakuslea ia-ia desagertua dago. Oinetako bigarren behatzean Strepsirrhini taldearen ezaugarria den atzapar luzea dute. Lepoko hiru ornok luzapen zorrotzak dituzte, ia-ia larrua apurtu arte. Hau defentsa gisa erabiltzen dute. Ar eta emeek guruin bereziak dituzte usaina jariatzeko eta lurraldeak markatzeko. Zientzialari batzuen arabera usainak curryaren antza du.
Dieta eta lokomozioa
Pottoak oso geldi mugitzen dira, kontu handia jarriz pauso bakoitzean. Oso ixilak dira eta bakarrik emeek euren kumeak deitzeko erabiltzne duten tsic soinua entzun ohi da.
Euren dietan %65a fruituak dira, %21a txori-eztia (erretxina) eta %10a intsektuak. Batzuetan txori txikiak eta saguzarrak ehizatzen dituzte.
Lurraldetasuna eta birsortzea
Pottoek lurralde konkretuak okupatzen dituzte eta pixa eta usain ezberdinekin igurtzen dituzte. Sexu berekoen sarrerak oztopatzen dira baina ar bakoitzaren lurraldean bi eme baino gehiago egon daitezke. Eme askok euren lurraldearen zati bat eskaintzen diete euren alabei, baina semeke beste lurralde bat bilatu behar dute heldutasunera heltzerakoan.
Bikotearekin dituzten harremanetan garbiketa erritualak egoten dira, bai atzapar bereziarekin bai eta hagin eta mihiarekin. Aldi berean euren usain guruinak erabiltzne dituzte. Sexu-harremana aurrez-aurre egiten da adarretatik eskegita.
Haurdunaldiak 170 egun irauten dite eta kume bakarra izan ohi dute, nahiz eta bikiak askotan gertatzen diren. 4-5 hilabeteren buruan titia kentzen zaie eta 18 hilabeteren buruan helduak dira.