Bateraketa (Dragoi Bola)
Bateraketa edo fusioa, Dragoi Bola manga eta animean, bi pertsonaia batean elkartzeko erabiltzen den teknika da. Seriean zehar behin baino gehiagotan erabiltzen da borroka indarra handitzeko. Fusionatzeko hainbat metodo daude.
Fusionatzeko metodoak
Metamoru dantza
Metamoru planetako biztanleek garatutako teknika da. Antzeko gorpuzkera, forma eta indarra duten bi pertsona 30 minutuz fusionatzeko balio du. Hala ere Goku eta Vegetaren arteko fusioak Super Saiya 4n 10 minutu bakarrik irauten du eta Goten eta Trunksenak Super Saiya 3n 5 minutu, energia gastu handiaren ondorioz. Fusioaren denbora amaitzean berriz ere banatu egiten dira bi pertsonak. Fusionatzeko bi gerlariak euren Ki energia maila berdinean ipini behar dute, bestela ez dute lortuko. Gainera, aurrez, dantza bitxi bat egin behar dute fusionatzeko. Pausuetako bat gaizki egiten badute fusioko gerlaria bakoitza bere aldetik baino ahulagoa izango da. Emaitza, gerlari lodia (Veku bezala edo Gotrunks lehen aldian) edo gerlari oso gosetia izan daiteke. Arropa beti Metamoru planetan erabiltzen dena izango da, ez du axola gerlaria ze mailatan dagoen; Gogeta Super Saiya 4k hala ere maila horretako zenbait ezaugarri ere bazituen: buztana eta ilajea.
Dantza
Bi gerlariak lerrokatuta jarri eta mugimendu simetrikoak egin behar dituzte:
- Lerrokatutan jartzen dira besoak kontrako norabidean dituztela, kanporantz eta lurrarekiko paraleloan, eta hankak zabalduta. Besoek gorputzarekin angelu zuzen bat osatu behar dute. Bestela ez da fusioa osatuko.
- 3 pauso ematen dituzte elkarrengana gerturatuz, eta aldi berean besoek zirkunferentzia erdi bat egiten dute buruaren gainetik "Ba" oihukatzen duten bitartean.
- Mugimendu bortitz batez hankak gurutzatzen dituzte. Kanpoaldeko hanka barrurantz mugitu behar da izterrak lurrarekiko angelu zuzena osatuz eta belauna guztiz itxiz. Beste hanka behatz punten gainean jarri behar da. Era berean ukabilak itxita dutela besoak kanporantz luzatzen dituzte "te" oihukatzen duten bitartean.
- Kanpoaldeko hanka luzatzen dute biek (orpoak ez du lurra ukitzen) bi eskuetako hatz erakusleak luzatzen dituzten bitartean. Bien hatz erakusleek elkar ukitzen dute "ra" oihukatzen duten bitartean.
Dantzan zehar oihukatzen dena batuz "Batera" osatzen da.
Potala belarritakoak
Bateraketa hau belarritako batzuen bidez egiten da. Bateraketa egin nahi dutenek belarritako bana ipini behar dute kontrako belarrian (hau da, batek ezker belarrian eta bestea eskuin belarrian), berehala euren gorputzak elkar erakarri eta gerlari bakar bat osatzen dute, askoz indartsuagoa. Bietako batek aurretik Potala belarritakoak erabili baditu beste bateraketa bat egiteko, ezingo dira betaratu, behin bakarrik erabili baitaitezke.
Boo Ahaltsuaren aurkako borrokan bakarrik ikusten da. 2 pertsonaren betiereko bateraketa da. Nahiz eta printzipioz bateraketa betirako den, Goku eta Vegeta Boo Ahaltsuaren gorputzera sartzean, banatu egiten dira.
Xurgaketa
Bateraketen antzekoa da baina, kasu honetan pertsona batek beste baten gorputza xurgatzen du. Hau Cellek Zibor 17 eta Zibor 18rekin egiten du Cell Perfektu egiteko eta, Boo Ahaltsuak ere hainbat gerlari xurgatzen ditu euren botereak bereganatzeko. Antzeko teknika Dragoi Bola GTn Yi Xing Longek erabiltzen du 7 Dragoi Bolak xurgatzeko eta baita 7 izar Dragoiak ere txori 1, sator 1 eta Pan bera ere xurgatzeko.
Metodoak ezberdinak izan daitezke, Cellek buztana erabiltzen du, Boo Ahaltsuak eta Yi Xing Longek bere gorputzetik ateratzen den gelatinaren bidez eta 7 izarrek xurgatu nahi duen izakia ukitzeraekin nahikoa du.
Yūgō
Namektarren jaiotzetiko gaitasuna da. Satan Txikik Nailekin erabiltzen du Freezerren aurka borrokatzeko eta ondoren Ahalguztidunarekin Celli aurre egiteko.
Bateraketak
Metamoru Dantza erabiliz:
- Coolza: Coola eta Freezerren arteko bateraketa, Dragon Ball Z: Budokai 2 jokoan.
- Gogeta: Son Goku eta Vegetaren arteko bateraketa. Dragoi Bola Zko Bateraketa!! Goku eta Vegeta filmean eta Dragoi Bola GTn (Super Saiya 4 mailan).
- Gotrunks: Son Goten eta Trunkssen arteko bateraketa Boo Ahaltsuaren aurkako borrokan. Lehen bi saiakerak ez ziren ongi atera, lehenengoan Vekuren antzeko Gotrunks lodi bat atera zen eta bigarrenean Gotrunks goseti bat. Super Saiya 3 maila lortu dezakeen bakarra da (5 minutuz bakarrik) Gokurekin batera.
- Tiencha: Ten Shin Han eta Yamcharen arteko bateraketa, Dragon Ball Z: Budokai 2 jokoan.
- Veku: Goku eta Vegetaren arteko bateraketa, gaizki atera zena.
Potala belarritakoak erabilita:
- Kaio Shin Agurea: Kaio Shin Agurearen bateraketa sorgin zahar batekin, istripuz gertatu zen: sorginak belarritako bat kendu zion probatzeko, izan zitzakeen ondorioak jakin gabe.
- Kibitoshin: Ekialdeko Kaio Shin eta Kibitoren arteko bateraketa. Emaitza ikusteko batu ziren betirako zela jakin gabe.
- Vegeku: Son Goku eta Vegetaren arteko bateraketa Boo Ahaltsuaren aurka borrokatzeko; lagunak askatzeko Booren gorputzean sartu eta han banatu egin ziren.
- Gokule: Satan Jauna eta Gokuren arteko bateraketa Dragon Ball Z: Budokai 2 jokoan.
Xurgaketen bidez:
- Cell: Zibor 17 eta Zibor 18 xurgatu zituen.
- Boo Ahaltsua: Kaio Shinek kontatzen duenaren arabera, Hegoaldeko Kaio Shin xurgatu zuen lehenik eta geroago Kaio Shin Handia xurgatu zuen Boo lodia bilakatuz. Seriean Gotrunks, Satan Txiki, Gohan eta Vegeku xurgatzen ditu.
Yūgō:
- Satan Txiki: Nail eta Ahalguztidunarekin batu zen.