Postontzi

Postontzi, gutunontzi edo buzoi posta gutunak botatzeko kutxa edo ontzi irekiduraduna da[1]. Propagandarako ere erabiltzen dute. Normalean etxeko atearen inguruan edo atalondoan daude eta badaude zurezkoak eta metalezkoak direnak.

Postontzia
Danimarkako postontzi bat.

Postontziak publikoak edo pribatuak izan daitezke.

Jatorria

Uste denez, lehen postontzia sortzeko ideia postari poloniar batek izan zuen 1633 inguruan, Breslavia eta Leipzig artean ibilbide finko bat egin behar izaten zuena, Legnicatik igaroz. Denbora aurrezteko ontzi bat asmatu zuen, non azken herri horretako biztanleek beren gutunak utzi eta berehala jasoko zituzten, banaketa-lanetan gehiegi ez atzeratzeko.

Ideia ez zen XIX. mendearen erdialdera arte gauzatu, Poloniako hiriburuan erabilera publikorako lehen postontziak instalatu ziren arte.

Motak

Publikoak

buzoi publikoa

Postontziak posta-zerbitzuak kalean edo lokal publikoetan jartzen dituen ontziak dira, herritarrek beren gutunak eta postalak utz ditzaten. Postontzi publikoak pasagunetan jartzen dira, eta kolore deigarrietan margotzen dira, errazago aurkitzeko.

Pribatuak

postontzi pribatua

Postontzi hauek etxebizitzen atarian jartzen dira eta postariek erabiltzen dituzte posta arrunta uzteko. Banatutako publizitatea jasotzeko ere balio dute.

Mendikoa

Leunganeko gutunontzia.

Mendiko postontziak Euskal Herriko mendien tontorretan aurki daitezkeen elementuak dira. Postontzi hauek ez dira posta zerbitzuen zati.

Jatorria beste herrialde batzuetako mendiko postontzietan dute, itxura batean, Alemaniako eta Suitzako mendizaleen ohituretan. Haien tontorretan, liburuak gordetzeko behar diren postontzi edo kutxa handi samarren ordez, euskal mendizaleek txartel edo ohar txikiak gordetzeko buzoiak sortu izan dituzte. <gallery>

Adimendunak

Postontzi berri hauek azken uneko teknologia  dute. Aplikazio mugikor batera konektatuta egon ohi dira, eta horren bidez pakete bat jaso dela jakinarazten da.

Birtualak

Ahozko mezuak jasotzen dituen gailu elektronikoari deitzen zaio ahots-postontzia. Telefonia mugikorrean zein finkoan erabiltzen da, eta asko zabaldu da, telefono eramangarriak ugaritu direlako eta etxetik kanpo denbora gehiago ematen delako. Ahots-postontziaren ideia erantzungailu automatikoari lotuta dago.

Bitxikeriak

correoseko logoa
  • Posta-ikurra errege-koroa duen korneta bat da, posta-zerbitzuaren kolore horiarekin konbinatuta jendeak argi eta garbi ezagutzen duen irudi bat. Urrutira ikusten eta badaki hori postontzia dela.<gallery>
  • Postontzietatik eskutitzak, postalak edo bestelakoak lapurtzea gartzela-zigorra dauka.
  • Floreana uhartean, Galapagoetan, munduko posta-bulego zahar eta berezienetako bat dago. Inolako gasturik gabe eta zigilurik gabe iristen dira kartak helmugara.                        

Floreana uhartea piraten eta baleazaleen babesleku ezaguna izan zen 1535ean, Ekuadorko uharte hauek aurkitu zirenetik. XVIII. baleazaleak jarri zuten beren posta bulego berezia uhartearen iparraldean, gaur egun Post Office hondartza edo Posta badia deitzen den hondartza batean. Baleazaleek hilabeteak eta urteak ematen zituzten etxera itzuli ezinik eta beren familiak ikusi gabe. Orduan, haietako baten batek pentsatu zuen gutunak bidaltzeko upel bat jartzea, uharteko hain leku bisitatuan. Etxera itzultzen ziren marinelek, gutunen artean bilatuz, norabaiteko zirenak eramaten zituzten. Gero, helmugan uzten zituzten.

  • Erresuma batuan Charles lehenengoak posta-zerbitzua jendearen eskura jarri zuenean, gutun baten bidalketa-kostuak beste era batera kobratzen ziren. Gastuak bidaltzaileak ordaindu beharrean, gutuna jaso zuenak ordaintzen zuen.
  • Japoniako arrantzale herri txiki batean itsaspeko postontzi bat dago. Postontzi gorria itsas hondoan ainguratuta dago, 10 metroko sakoneran. Eta erabilgarri dago.
  • Espainian  postaren ikonoa, gaur egun ezagutzen dugun bezala, José María Cruz Novillok diseinatu zuen 70eko hamarkadaren amaieran.

Cruz Novillok Espainiako beste ikur mitiko batzuk ere egin ditu, hala nola PSOE, COPE, El Mundo edo Renferen gailetak.

Erreferentziak

  1. Lur entziklopedietatik hartua.

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.