Postestrukturalismo
Postestrukturalismoa 1960 eta 1970ko hamarkadetan zenbait filosofok egindako lanetan biltzen den pentsamenduari deritzo, bereziki Michel Foucault eta Jacques Derrida filosofoengan zentraturik, estrukturalismoaren ideal modernoa baztertu eta giza eta gizarte errealitatea azaltzeko dekonstrukzioa (Derridak proposatutako metodoa dena) ezagutzaren genealogia (Foucaulten kasuan) aldezten dutenak. Horrela, postestrukturalismoa postmodernitateak aldezten duen ezagutza eszeptikoarekin dator bat, errealitatera hurbiltzeko estrukturalismoan jatorri duten metodoak erabiliz. Bereziki literatura kritikan zentraturiko eskola filosofikoa da, bere testuei dekonstrukzio metodoa aplikatuz.
Kanpo estekak
Artikulu hau filosofiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.