Posta zerbitzari

Posta-zerbitzaria konputagailu-sareko erabiltzaileei posta zerbitzua ematen dien ordenagailua edota programa da.

Sarrera

Egungo organizazioetan (2007), mezuen kudeaketa sare inguruko osagai erabakigarria bihurtu da. Mezu kudeaketa sare zerbitzuen oinarrizko funtzioa bilakatu da, fitxategi eta inprimaketa zerbitzuen atzetik. Honen zergatiak edo abantailak dira:

  • Komunikazioa hobetzen du: Mezu-programek gaur eguneko komunikaziorako beharrak betetzen dituzte. Nahiz eta batzarrak, bidaiak eta kokapen desberdinak izan, programa hauek erabiltzaileek elkar komunikatzen ahalbidetzen dituzte.
  • Produktibitatea areagotzen du: Langileak denbora gutxiago daude telefonoan itxaroten eta bestelako arrakastarik gabeko komunikazio saioetan denbora galtzen. Igorleak zein hartzaileak komunikazio saiorako une berean ez dute bat egin behar, komunikazioaren produktibitatea handituz.
  • Baliabideen erabilpena hobetzen du: baliabide gehiago sartu gabe, sareak lan bat funtzio gehiago egiten du.

Konfigurazioa (bezeroan)

Posta elektronikoan sartzen diren eragileak dira: posta-bezeroa eta posta-zerbitzaria. Posta bezero ezagunenak “Outlook Express” eta “Netscape Messenger” dira. Hala ere, interneten freeware eta software libreko posta-bezero pila bat dago.

Posta-zerbitzari baten zerbitzuak (posta elektronikoko kontu bat izan) interneteko zenbait atarietan doan lor daitezke edo telekomunikazio operadore baten bezero izanik. Ondoren posta-bezeroa konfiguratu behar da, posta-zerbitzariaren datu batzuekin: “POP zerbitzaria” posta kontuetan sarbidea izateko zerbitzaria eta “SMTP zerbitzaria” mezuak bidaltzeko eta jasotzeko zerbitzaria.

Adibidez: “POP zerbitzaria”: correo.euskalnet.es; “SMTP zerbitzaria” correo.euskalnet.es

Bakarrik posta-zerbitzarian kontu bat irekitzea falta da. Horretarako erregistratu behar gara. Erabiltzaile izena (login) eta pasahitza konfigurazioaren beste datu batzuk direlarik.

Posta-zerbitzari baten ezaugarriak

Bai internet edota Intranet baten, posta-zerbitzariak honako funtzio hauek izan behar ditu:

  • SMTP protokolo
  • Ezizenen zerrendak
  • Banaketa-zerrendak
  • Irakur-agiri, mezu-desbideratze eta bestelako zerbitzuak izatea
  • Zerbitzariaren urruneko kudeaketa
  • AntiSpam: Ez desiratutako publizitate-mezuak baztertzeko zerbitzua
  • POP3: Erabiltzailearen kontuetan sarbidea izateko protokolo da, mezuak irakurtzeko eta ezabatzeko. SMTP protokoloak erabiltzailearen mezuak bidaltzeaz eta jasotzeaz arduratzen da.
  • IMAP protokoloa

Ikus,Gainera

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.