Posta-kode

Posta-kodea edo posta kodeaPK siglez laburtua; batzuetan ZIP kodea deitua— digituz edo letra eta digituz osaturiko kode bat da, posta helbidea adierazteko erabilia, posta errazago bideratu ahal izateko. Posta kodea erabiltzeak beste aplikazio batzuk ere erabiltzea ahalbidetzen du.

2005eko otsailean Posta Batasun Unibertsaleko 190 kideetatik 117k posta kodea erabiltzen zuten. Irlandak eta Panamak, adibidez, ez dute halako sistemarik erabiltzen. Hong Kongek eta Macauk ere erabiltzen dute, nahiz eta orain Txinaren barnean egon eta horrek ez dituen erabiltzen.

Eskuarki posta kodeak eremu geografiko bat adierazten du, baina kode zehatzak ere erabil daitezke posta asko jasotzen duten erakunde edo helbideetarako, adibidez gobernuetarako edo konpainia komertzial handietarako. Konparazio baterako, Frantziak Cedex sistema erabiltzen du horretarako.

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.