Post tenebras spero lucem
Post tenebras spero lucem (euskaraz Iluntasunaren ostean argia espero dut) latinezko esaldia da. Itxaropenari egiten dio erreferentzia.
![](../I/Candle_of_hope.JPG.webp)
Historian
Esaldia Kalbinismoaren eta gero Erreforma protestante askoren goiburu edo lema bihurtu zen, gehienetan beste aldaera batean: Post tenebras lux.
Literaturan
![](../I/Joseph_Mallord_William_Turner_(1775-1851)_-_Shade_and_Darkness_-_the_Evening_of_the_Deluge_-_N00531_-_National_Gallery.jpg.webp)
Askotan erabili izan da topiko bihurtu zen esaldi hau literaturan. Esate baterako, Bernardo Atxagak erabili zuen bere Obabakoak liburuko ipuin baten izenburuan.
Esaldia Miguel de Cervantesen On Kixoten ere agertzen da.
Jatorria
Esaldi hau Bibliaren bertsio latindar klasikoaren, Vulgataren, pasarte bat da: Job: 17-12.[1]
« | 17 Joben itxaropena lur jota 11 «Badoaz nire egunak, |
» |
Erreferentziak
- «Job - BIBLIJA.net - Biblia interneten» www.biblija.net (Noiz kontsultatua: 2021-04-17).