Portugalgo zinema

Portugalgo zinema herrialde europar hartan egindakoa da, hastapenak XIX. mendeko amaieran eta XX.eko hasieran dituena. 1950eko hamarkadan "Cinema Novo" izeneko mugimendua sortu zuten neoerrealismo italiarraren ildoa hartuta.

Aipatzekoak dira zuzendarien artean Manoel de Oliveira zuzendari beteranoa eta João César Monteiro, eta aktore nabarmenak Maria de Medeiros, Edgar Morais, Beatriz Batarda, Joaquim de Almeida, Nuno Lopes, Lúcia Moniz, Laura Alves eta Beatriz Costa, beste batzuen artean.

Bestela, "O Crime do Padre Amaro" Portugalgo pelikularik arrakastatsuena da, Eça de Queirós idazleraen eleberrian oinarritutakoa.

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.