Portu
Portua gizakiek eraikia zein naturan topatutako lekua da, non itsasontzi, ontzi eta txalupak seguritatez hurbildu daitezkeen kostaldera. Itsasontzi edo ontzietako karga utzi edo jaso, zamak transferitu eta bidaiariak utzi edo hartzeko, gizakiek erabiltzen duten azpiegitura da.
- Artikulu hau azpiegiturari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Portu (argipena)».
Portu guztiak, hala berezkoak nola gizakiak eraikiak, itsasontziak babesean hartzeko tokiak dira; portuak, ordea, ur barea izateaz gain, behar adinako ur sakonera behar du izan, itsasontziek hondoa jo ez dezaten. Gainera, tresna egokiak behar ditu zamak ontziratu eta lehorreratzeko.
Portuak, naturalak edo artifizialak izan daitezke. Portu artifizial batek, kai-mutur, uretako hormak edo dikeak eta jetty-tzak izan ditzake, nahiz eta dragatze-teknikaz ere eraikiak izan daitezkeen, hauek aldikako mantenu-lanak eskatzen dituzte. Portu natural baten adibide argi bat Estatu Batuetako Kaliforniako Long Beach portua da. Hasiera batean padura eta marea-lautada bat zen, merkataritza-itsasontzientzat oso sakonera txikiko urak zirenez, XX. mendean dragatzea erabaki zen. Portu natural bat, lurrez edo arrokaz inguratuta dago. Portu naturalen adibide batzuk, Australiako Sydney Harbour eta Sri Lankako Trincomalee dira.
Portu batzuk jarduera bakarrerako edo bitarako prestatuak daude; halakoak dira, esaterako, Euskal Herriko portu gehienak arrantza-jarduerarako prestatuta daude. Baina portu handi asko hainbat partetan banaturik egoten dira kai edo nasen bidez; hala, alde batean merkataritza-portua izaten da, eta beste batean arrantza edo kirol-portua.
Portu artifizialak
Portu artifizialak maiz eraikitzen dira portu bezala erabiltzeko. Ezagutzen den portu artifizial zaharrena Egiptoko Wadi al-Jart-en eraikia dago, itsaso gorriaren kostaldean eta 4500 urte baino gehiago ditu (K.a 2600-2550. urteetan eraikia, Khufu erregearen erregealdian). Eraikitako portu artifizial handiena Dubain dago, Jebel Ali portua. Beste portu artifizial handi eta jendetsu batzuk hauek dira:
- Houston portua, Texas, Estatu Batuak;
- Long Beach portua, Kalifornia, Estatu Batuak;
- Los Angeles en San Pedro portua, Kalifornia, Estatu Batuak;
- Rotterdameko portua, Herbereak;
- Savannah portua, Georgia;
Honakoak ere azpimarratzekoak dira:
- Clovelly, Devon, Inglaterra
- Lüneburg, Alemania
- Pireo, Grezia
- Port Jackson, Sydney
- Gorey portua, Jersey, marea jaisten denean sikatu egiten da, babesturiko urezko-gorputza da,
Portu naturalak
Portu naturalak erliebe mota bat dira, zeinek urezko gorputz babestu bat eta anklatze-maniobrak egiteko moduko sakonera dituen. Portu hauetako asko errekak dira. Urte askotan zehar portu naturalak oso garrantzitsuak izan dira itsas eta ekonomia-estrategietarako eta munduko hiri garrantzitsuenetariko askok portuak dituzte bere baitan. Portu babestu bat edukitzeak, kai-muturra eraikitzeko beharrizana kentzen du, portu barruan olatu lasaiak eragiten ditu. Portu garrantzitsuak ondorengoak dira.
- Bali itsasartea, Indonesia
- Balikpapan itsasartea, ekialdeko Kalimantan, Indonesia
- Boston Harbor, Massachusetts, Estatu batuak
- Burrard Inlet, Vancouver, Columbia Británica, Kanada
- Caladh Harbour, Eskozia, Bretainia handia
- Corcho, Irlanda
- Harbour handia, Malta
- Halifax portua, Eskozia berria, Kanada
- Hamilton Harbour, Ontario, Kanada
- Killybegs, Donegal, Irlanda
- Kingston Harbour, Jamaika
- Marsamxett Harbour , Malta
- New York portua, Estatu batuak
- Pago Pago Harbor , Amerikar Samoa
- Pearl Harbor, Hawaii, Estatu batuak
- Poole Harbour, Ingalaterra
- Sydney portua, Australia
- Tanjung Perak, Surabaya, Indonesia
- Tobruk portua, Tobruk, Libia
- Presque Isle Bay, Pennsylvania, Estatu Batuak
- Scapa Flow, Eskozia
- Sept-Îles, Quebec, Kanada
- Subic Bay, Zambales, Filipinak
- Tampa Bay, Florida, Estatu batuak
- Trincomalee Harbour, Sri Lanka
- Victoria Harbour, Hong Kong
- Visakhapatnam, India
Izotzetik kanpo dauden portuak
Ipar eta hego poloetatik hurbil dauden portuentzat, abantaila handia da izotzez libre egotea, urte osoan zehar denean gutxienez. Adibide nagusiak ondorengoak dira:
- Hammerfest, Norbegia
- Liinakhamari, Errusia
- Murmansk, Errusia
- Nakhodka, Nakhodka, Errusia
- Pechenga, Errusia
- Prince Rupert Harbour, kanada
- Vardø, Norbegia
Euskal herriko portuak
Euskal Herriko portu guztiak berezkoak dira eta itsasertzeko ezaugarrietara moldatuak daude. Kostaldea itsasora irekia dagoenez haize nagusiek ipar-mendebaletik jotzen dute. Ondorioz, portu gehienak lur-mutur edo muino baten gerizpean kokatuta daude ekialdera begira, itsasoko haizeetatik babesteko.
Euskal Herriko portu gehienak arrantza-portu txikiak badira ere, hiru merkataritza-portu handi daude: Bilbokoa, Pasaiakoa eta Baionakoa.
Irudi galeria
- Pireoko portua Grezian
- Dovergo portua Erresuma Batuan
- Hanburgoko portua Alemanian
- Rotterdamgo portua Herbehereetan
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Ikus, gainera
- Munduko porturik garrantzitsuenak zamaren arabera
- Euskal Herriko portuak