Port Laoise
Port Laoise edota Portlaoise (antzinako idazkeran: Port Laoighise; lehengo ingelerazko izena: Maryborough) Irlandako Errepublikako Laoiseko konderriaren hiriburua da. 2011ko erroladaren arabera Portlaoisek 20.145 biztanle zituen.
Port Laoise Port Laoighise | ||
---|---|---|
herria | ||
Administrazioa | ||
Herrialdea | Irlandako Errepublika | |
Herrialdea Lurralde Historikoa Konderria | Irlandako Errepublika Leinster Laoiseko konderria | |
Posta kodea | R32 | |
Geografia | ||
Koordenatuak | 53°01′51″N 7°18′03″W | |
Azalera | 12.1 km² | |
Altuera | 139 | |
Demografia | ||
Informazio gehigarria | ||
Ordu eremua | UTC±00:00 |
Etimologia
Irlanderazko Port Laoighise izenak "Laoighiseren gotorlekua" edo "Leixen gotorlekua" esan nahi du.
Historia
1548an hasi ziren gotorlekua eraikitzen eta herria inguruan eratuz joan zen. Gotorlekua ingelesek eraiki zuten irlandarren aurkako babesgune garrantzitsua izateko asmoz. Herri eskubideak 1557an lortu zituen Maria I.a Ingalaterrakoaren agintaldian, horregatik mendeetan zehar Maryborough izena izan zuen. 1570an Elisabet I.ak hiri bihurtu zuen eta honi esker Irlandako parlamentura bi ordezkari bidali ahal izan zituen.
1929an, jadanik Irlanda askea zela izena aldatu zuen, hasieran Portlaoighise hartuz eta gerora Portlaoise-ra sinplifikatuz.
Ondasun nabarmenak
portlaoisetik hurbil daude Laoiseko konderriko ondasunik ikusgarrienak:
- Rock of Dunamase gazteluaren aztarnak
- Timahoe dorrea
- Emo Court jauregia