Portalegre
Portalegre Portugalgo izen bereko barrutiaren hiriburua da. Alentejo eskualdean dago eta Espainiarekiko mugatik hurbil. 2011ko erroldaren arabera, herriak 24.930 biztanle ditu.
Portalegre | |||
---|---|---|---|
Portugalgo udalerria | |||
Administrazioa | |||
Estatu burujabe | Portugal | ||
Portugalgo barrutia | Portalegre | ||
Posta kodea | 7300 | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 39°19′N 7°25′W | ||
Azalera | 447.14 km² | ||
Mugakideak | Arronches, La Codosera, Valencia de Alcántara, Marvao, Castelo de Vide, Crato eta Monforte | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 24.930 (2011) | ||
Dentsitatea | 55,75 bizt/km² | ||
Informazio gehigarria | |||
Ordu eremua | UTC±00:00 | ||
Hiri senidetuak | Porto Alegre, Vila do Conde eta Cáceres | ||
cm-portalegre.pt |
Etimologia
Latinezko Portus Alacer izenetik dator hiriaren izena, eta "portu alaia" esan nahi du.
Historia
Brontze Aroko aztarnak aurkitu dira indusketetan. Ezaguna da Portalegreko brazaletea.
Portalegre Alfontso III.a Portugalgoaren erregealdian sortu zen, 1259an. Erregeak bere sasiko semeari eman zion, Afonso Sanches-i. 1299ko foruan erabaki zen erregearen lehenengo semeari emango zitzaiola herria.
Joanes III.ak hiri estatusa eman zion 1550an eta administrazio gune garrantzitsua bihurtu zen. Mugan bertan egonik hainbat setio jasan behar izan zituen, hala nola 1704an, 1801ean eta 1847an. 1859an Portalegreko barrutia ezarri zen.
Fregesiak
- Alagoa.
- Alegrete.
- Ribeira de Nisa e Carreiras.
- Fortios.
- Reguengo e São Julião.
- Sé e São Lourenço.
- Urra.
Ardogintza
2003an Alentejoko ardoaren Jatorri izendapeneko azpieskualdeetako bat bihurtu zen. Dena dela Alentejoko ardoaren ekoizpena Portalegre udalerrian zentratuta dago.
Ondasun nabarmenak
- Portalegreko gaztelua.
- Alegreteko gaztelua.
- Portalegreko katedrala.
- São Bernardo komentua.
Iruditegia
- Alegreteko gaztelua.
- Portalegreko katedrala.
- São Bernardo komentua.
- Alde zaharraren panoramika.
- Avilez jauregia.
- Alde zaharreko atea.
- Udaletxea.
Kanpo estekak
- (Portugesez) Portalegreko udalaren webgunea.