Portalea (Gasteiz)

Portalea XV. mendean egindako etxe bat da, salerosleen ostatu eta salgaien gordailu izateko eraikia.[1] Gasteizko Alde Zaharraren iparraldean dago, Hedegile kalean, Andatarren dorretxearen eta Buruileria plazaren ondoan. Lehenengo jabeak Hurtado de Mendozatarrak izan ziren, Bizkaiko Urdaibaitarrak gero, eta Mazarredotarrak geroago.[1] 1950eko hamarkada arte, haritz zuraz egindako atetzar handia (hortik datorkio etxeari izena) zabalik izaten zuen, salerosleek gurdiak sar zitzaten; horrela, salgaiak lapurtzea edo hondatzea saihesten zuten. Erdi Aroko ohiko etxe baten tankera du: zurezko egitura du, eta hormak adreiluzkoak dira (tarteka, adobea erabiltzen zuten).[2]

Portalea
 Eraikitako euskal ondasun nabarmena
Alde Zaharra
Portalea, Santa Maria katedraletik ikusia.
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Araba
HerriaGasteiz
Koordenatuak42°51′05″N 2°40′24″W
Map
Historia eta erabilera
Eraikuntza XV. mendea
Arkitektura
Ondarea
EJren ondarea75

    1940ko hamarkadan etxea oso hondatuta zegoen. 1950ean, Gasteizko Aurrezki Kutxak erosi zuen,[1] eta eraikina zaharberritzeari ekin zion.[3] Portalea, orduz geroztik, El Portalón jatetxearen egoitza da, eta Vital Kutxa (Gasteizko Aurrezki Kutxaren ondorengoa) da Portalearen jabea gaur egun.[4]

    Portalea, Hedegile kaletik ikusia.

    Erreferentziak

    1. «La Vital saca a concurso la explotación del emblemático restaurante El Portalón», El Correo, 2007-10-02.
    2. «Erdi Aroko Gasteiz» erreportajea, Teknopolis telebista saioa, Elhuyar, 2011-10-16. 4. minututik aurrera, Portaleari buruzko informazio pixka bat.
    3. «El Portalón y la Burullería», Recordando Vitoria-Gasteiz bloga, 2009-05-15.
    4. Alberto CANTO: «Los dueños del restaurante Arkupe gestionarán El Portalón», El Correo, 2007-11-01.

    Kanpo estekak

    Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
    Gasteiz
    This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.