Porta all'Arco
Porta dell'Arco edo Porta all'Arco Volterrako (Toscana, Italia) harresietako portaleetako bat da, hegoalderantz ematen duena, eta hiriko sarbide historiko nagusia izan dena.
Porta all'Arco | |
---|---|
Kokapena | |
Estatu burujabe | Italia |
Eskualdea | Toscana |
Probintzia | Pisako probintzia |
Italiako udalerri | Volterra |
Koordenatuak | 43°24′03″N 10°51′30″E |
Kontaktua | |
Helbidea | Via di Porta all'Arco |
Gutxi gorabehera kristo aurreko 3. mendekoa da eta jatorriz etruskoek eraiki zuten. Erdi puntuko arku zaharrenetarikoa izango da Europan, egitura originalean gorde direnen artean, teknika arkitektoniko hau benetan garatu zutenak etruskoak izan baitziren, eta haiengandik hartuz garatu zuten gero erromatarrek.[1]
Erreferentziak
- (Gaztelaniaz) Ortega Andrade, Francisco. (1993). «La Construcción Etrusca» Revista de Edificación (15) (Noiz kontsultatua: 2020-08-30).
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.