Porta Nigra

Porta Nigra (latinetik Ate Beltza), erromatar garaiko sendotutako ate bat da UNESCOren Gizateriaren Ondarearen zati da.

Treveriseko monumentu erromatarrak, San Pedro Katedrala eta Treveriseko Andre Mariaren Eliza1
UNESCOren gizateriaren ondarea

Porta Nigraren ikuspegia

MotaKulturala
Irizpideak i, iii, iv, vi
Erreferentzia 367
Kokalekua Alemania
Eskualdea2Europa eta Iparramerika
Izen ematea1986 (X. bilkura)
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua)
2 UNESCOren sailkapena

Treverisko monumentu enblematikoetako bat eta Alemaniako zaharrenetako bat da. Bertako biztanleek, soilik Porta laburdurarekin deitzen dute.

Ate monumental hau, 180an eraikia izan zen, Augusta Treverorum hirirako, Treverisko iparraldeko sarrera ate bezala. Bere izena, harriaren kolore ilunagatik datorkio urteen igaroaren ondorioz: Erdi Aroraino atzerantz jo behar dela ziurtatua dago.

Simeon fraide greziarra, monumentuan zenobita gisa jartzera etorri zen 1028an. 1035ean hil ondoren, lurraren mailaraino jaitsi eta kanonizatu egin zuten. Orduan, bere omenezko santutegi bat eraiki zen, eta, beraz, Porta Nigra, eliza bikoitz bezala erabili zen; horretarako bata bestearen gainean jarritako bi santutegi egokitu ziren, hauen absidea, gaur egun oraindik ikus daitekeelarik.

1802an, Napoleon Bonapartek, eliza eta santutegia suntsiarazi zituen. 1804an, Treverisetik igaro zenean beste gehikuntzak ere ezabatzea erabaki zuen, erromatar eraikuntzaren itxura berritzea ahalbidetzen duena.

Porta Nigra, Alemaniako posta zigiluetan agertzen da zenbait alditan: Lehen aldiz 1940an, ondoren, 1947an, eta, jarraian, 1984an, hiriaren bigarren milurtekoa ospatzeko.

1986an Porta Nigra eta Treverisen eta eskualdean mantentzen diren beste erromatar monumentu batzuk, UNESCOren Gizateriaren Ondare zerrendan sartu ziren, "Treverisko monumentu erromatarrak (Porta Nigra, Anfiteatroa, Konstantinoren Basilika, Barbarathermen, Treverisko erromatar zubia, Terma inperialak eta Igelen zutabea) San Pedro Katedrala eta Treverisko Andre Mariaren Eliza" izenarekin.

2017an, 2 euroko ospakizuneko txanponean agertuko da, Renania-Palatinatua ordezkatuz, honela, aurreko urtekoa ordezkatuz, Dresdeko Zwinger Jauregia agertzen zena.


49°45′34″N 6°38′38″E

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.