Port Harcourt

Port Harcourt Nigeriako hegoaldeko hiria eta portua, eta Rivers estatuko hiriburua da. Bonny ibaiaren ertzean dago, Gineako golkotik hurbil. 2006an 541.115 biztanle zituen[1].

Port Harcourt
portu-hiria
Administrazioa
Herrialdea Nigeria
ProbintziaRivers estatua
Geografia
Koordenatuak4°45′N 7°00′E
Map
Azalera360 km²
Altuera18
MugakideakOwerri (en) Itzuli eta Gineako golkoa
Demografia
Biztanleria3.325.000 (2022)
Metropolia1.382.592
Dentsitatea9.236,11 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera1912
Ordu eremuaUTC+01:00
Hiri senidetuakKansas City

Unibertsitatea eta aireportua ditu. Nigeriako industriagunerik garrantzitsuenetakoa bilakatu da azken hamarkadetan. Altzairugintza, beiragintza, papergintza, tabakogintza, zurgintza, eraikuntzako gaiak, industria kimikoa, petrolio-findegiak, janari-industria eta ontziolak dira industria nagusiak. Petrolio eta gas-hobi garrantzitsuak daude hiritik hurbil.

1912. urtean sortu zituzten Port Harcourteko hiria eta portua, ijaw herria bizi zen tokian.

Erreferentziak

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.